Ertzainen Legebiltzarreko protestaren deitzaileak zigortuko ditu Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak "Mozal Legea" aplikatuko die atzoko ertzainen Legebiltzarreko protesta deitu zutenei. Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak egin du iragarpena gaur goizean Legebiltzarrean egin den osoko bilkuran. Haren esanetan, ertzainen jarrera "toleraezina, salagarria eta zigortzeko modukoa" izan zen.
Atzo, 200 ertzain baino gehiagok protesta egin zuten Legebiltzarraren aurrean. Oihu eta kexu artean egin zieten harrera Iñigo Urkullu lehendakariari eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari, eta azken horren dimisioa eskatu zuten. Ertzainek lan baldintzak hobetzeko eskatu zioten Jaurlaritzari, eta, presio neurri gisa, martxoaren 12tik 19ra osasun-bajak hartzeko kanpaina bat bultzatzeko mehatxua egin zuten. Neurriak Athletic eta Marseillako Olympique futbol taldeen arteko partidaren segurtasun neurriei eragingo lioke, martxoaren 15ean jokatuko baita, San Mamesen.
ErNe, ELA eta Sipe sindikatuek deitu zuten protesta. Lanean ari ziren ertzainek polizia-lerroa osatu behar izan zuten, protestan parte hartzen ari zirenak Legebiltzarrera gerturatzea saihesteko.
Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzako kideak ez ezik, Jone Goirizelaia EH Bilduko legebiltzarkidea ere izan zuten jomuga ertzain batzuek. Goirizelaia Iñigo Cabacas familiaren abokatua da. Athleticeko jarraitzailea Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zen 2012ko apirilaren 5ean.
Gaurko Legebiltzarreko kontrol saioan Beltran de Heredia sailburuak adierazi duenez, ertzainen jarrera "toleraezina, salagarria eta zigortzeko modukoa" izan zen. Gaineratu duenez, Eusko Jaurlaritzak "Mozal Legea" aplikatuko die protesta deitu zutenei eta zigor administratiboak ezarriko dizkie "horrelako kontzentrazioetan aplikatzen den segurtasun-lerroa gainditu zutelako".
Nere Llanos PPko legebiltzarkideak Athletic eta Moskuko Spartaken partidari begira antolatutako polizia dispositiboaren harira galdetu dio Segurtasun sailburuari. Partidaren atariko istiluetan, Inocencio Alonso ertzaina hil zen bihotzeko baten ondorioz.
Albiste gehiago politika
Eusko Jaurlaritzak euskal politika "ez zikintzeko" eskatu du
Maria Ubarretxena bozeramaileak euskal politika "zikintzea" saihesteko deia egin du, eta Euskadin "gauzak beste era batera" egiten direla nabarmendu du.
PSOEk zuzendaritzan aldaketak egitea “logikoa” da, EAJren arabera, baina ohartarazi du ez dela nahikoa
Maitane Ipiñazar EBBko idazkariak espero du Sanchezek “zehaztasun gehiago” emango dituela uztailaren 9an Diputatuen Kongresuan aurreikusita dagoen agerraldian.
Sanchez PSOEko emakumeekin bilduko da, alderdian prostituzioa kontsumitzen dutenen aurkako neurriak adosteko
PSOEko idazkari nagusia neurri feministak prestatzen ari da Santos Cerdanen eta Jose Luis Abalosen eskandaluaren ostean.
Santos Cerdanen enpresako administratzaile Antxon Alonsok uztailaren 22an Senatuan agerraldia egitea eskatu du PPk
Popularren arabera, enpresari gipuzkoarra "ustelkeria sareko gakoetako bat izan da" politikarekin duen loturagatik, "Cerdanen enpresako administratzaileaz gain, Sanchezek aurkeztu zuen zentsura-mozioaren sustatzailea baita".
Rebeca Torro, PSOEko Antolakuntza idazkari berria
Santos Cerdan ordezkatuko du alderdiko hirugarren kargu garrantzitsuenean. Halaber, Sanchezek Antolakuntza idazkariaren hiru ondoko izendatu ditu: bi gizon eta emakume bat. Horrez gain, Montserrat Minguez diputatu kataluniarra izango da PSOEren bozeramaile berria, Esther Peñaren ordez.
PPk eta PSOEk asteburu erabakigarria izango dute 'Cerdan auzia' dela eta
Ostiral honetan, PPk Feijoo lider gisa sendotzeko kongresua abiatu du Madrilen. PSOEren Batzorde Federala, berriz, 'Cerdan auzia' hizpide nagusi den honetan egingo da.
Albiste izango dira: PPren kongresua eta PSOEren batzorde federala, Gasteizko lorezainen greba eta Independence Day
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
'Begoña Gomez auzia'-n Gorenak Bolaños ikertzearen aurka agertu da Fiskaltza
Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzea eskatu zuen, lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, baina Prieto fiskalak uste du epailearen azalpena ez dagoela behar bezala arrazoituta eta oinarrituta eta Onarpen Aretora bideratu du eskaera.
Santos Cerdanek helegitea aurkeztu du ezarri dioten espetxeratzearen aurka
PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak apelazio helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean, bera ustezko ustelkeria sarean nahasteko froga nahikorik ez dagoela argudiatuta.
EH Bilduko Irati Jimenez izango da Nafarroako esleipen publikoak ikertuko dituen batzordearen burua
Pedro Gonzalez (UPN) izango da presidenteordea, eta Idazkaritza, berriz, Blanca Regulezen (Geroa Bai) ardura izango da.