PPk eta PSOEk asteburu erabakigarria izango dute 'Cerdan auzia' dela eta
Ostiral honetan, PPk Feijoo lider gisa sendotzeko kongresua abiatu du Madrilen. PSOEren Batzorde Federala, berriz, 'Cerdan auzia' hizpide nagusi den honetan egingo da.
PPk eta PSOEk euren epe labur eta ertaineko estrategia politikoetarako hitzordu erabakigarriak izango dituzte asteburuan. Sozialistek larunbateko Batzorde Federalak Santos Cerdanen kartzelaratzeak eragindako barne-krisiari erantzun irmoa emateko balio izatea espero duten bitartean, popularrek XXI. Kongresua egingo dute, Alberto Nuñez Feijooren lidergoa indartzeko eta gobernu-alternatiba gisa proiektatzeko.
PPk Feijoo lider eztabaidaezin gisa sendotzeko eta bere proiektuari bultzada berri bat emateko diseinatutako kongresua hasi du gaur Madrilen, eta igandera arte egingo dute. Kongresuak alderdiaren zuzendaritza berritzea aurreikusten du, Miguel Tellado idazkari nagusi berria izango dela. Horrez gain, alderdiaren estatutuetan eta idearioan aldaketak egitea ere aurreikusten du.
Batasun erakustaldi gisa aurkeztu dute kongresua, besteak beste, Aznar eta Rajoy historikoen parte-hartzearekin. Isabel Diaz Ayuso izango da itxiera ekitaldiaren arduraduna. Itxuraz lasaitasuna izan arren, argitu gabe geratu dira zenbait bozeramaileren etorkizuna eta diskurtso ofizialean ñabardurak sar ditzaketen balizko zuzenketak.
Hain zuzen ere, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohiak bere alderdiari, Kongresuaren hasieran, bere siglak gainditu eta gobernatzeko "gehiengo nazional zabala, ezker-eskuin" osatzeko beharrezko babesa lortzeko deia egin dio.
Lehentxeago, Aznar eta Rajoy presidente ohiak kongresuan egotea PPren batasunaren "ikurra" dela adierazi du Feijook.
Bestalde, Cuca Gamarra orain arteko PPko idazkari nagusiak "Alderdi Popularraren lurralde boterea" azpimarratu du, azken urteetan "maximo historikoak" lortu dituelako, Sanchezen "klan ustelaren" eta estatuaren "erakundeen narriaduraren" aurrean.
Biltzarrean parte hartu aurretik, Ifeman egindako adierazpenetan, Juanma Moreno Andaluziako presidenteak esan du Feijoo "inoiz baino gertuago" dagoela Moncloatik, Sanchez "bunkerizatuta" dagoelako.
PSOE, 'Cerdan auzia'k markatutako testuinguruan
Bestalde, PSOEren Batzorde Federala 'Cerdan auzia' dela eta markatuta dagoen testuinguru batean egingo da. Isabel Rodriguez Etxebizitza ministro eta Udal Politikako idazkariak adierazi duenez, bilera funtsezkoa izango da PSOEk jasan duen kaltearen ostean herritarrek espero duten erantzuna emateko.
Ezohiko Kongresua deituko ote duten aurreratu ez badute ere, PSOEren zuzendaritzako kideek esan dute larunbatean iragarriko dituzten neurriak lantzen ari direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.