Albiste izango dira: PPren kongresua eta PSOEren batzorde federala, Gasteizko lorezainen greba eta Independence Day
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pedro Sanchez Ferrazen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko uztailaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- PP eta PSOE: Alderdi Popularrak eta Alderdi Sozialistak hitzordu erabakigarria dute asteburu honetan. PPk batzorde nazionala ospatuko du Feijoo Moncloara bultzatzeko asmoz, aldiz, PSOEk batzorde federala egingo du 'Cerdan auzia' lehertu ondotik.
- Gasteizko lorezainen greba: 100 egun bete dira Gasteizko lorezainek greba mugagabeari ekin ziotenetik eta lan gatazka konpontzetik urrun dagoela dirudi. Testuinguru honetan, Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako langileek manifestazioa egingo dute 18:30etatik aurrera.
- Independence Day: Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Eguna ospatzen den honetan, Ordezkarien Ganberak Donald Trump presidenteak sustatutako zerga legea onartu du. Zergak jaitsi, laguntza sozialak murriztu. eta defentsan zein migrazioaren kontrako politiketan gastua handituko du.