Ustelkeria politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Begoña Gomez auzia'-n Gorenak Bolaños ikertzearen aurka agertu da Fiskaltza

Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzea eskatu zuen, lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, baina Prieto fiskalak uste du epailearen azalpena ez dagoela behar bezala arrazoituta eta oinarrituta eta Onarpen Aretora bideratu du eskaera.

Bolaños-efe
Felix Bolaños. EFEren artxiboko argazkia.

Fernando Prieto Auzitegi Goreneko fiskala Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzeko egindako eskaera onartzearen aurka agertu da. 

Peinadok Bolaños ikertzea eskatu du "Begoña Gomez auzian" lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabili izanaren zantzuak ikusi baititu.

Prietok Onarpen Aretora eraman du txostena eta hark erabaki beharko du Ministerio Publikoak markatutako ildoari jarraitzen dion ala Peinadoren eskaerari bide ematen dion. 

Peinadok azalpen arrazoitu bat igorri zuen Auzitegi Gorenera, Bolaños ikertzeko eskatuz, Cristina Alvarez Gomezen aholkulari gisa kontratatzeagatik aipatu delitu horiek egin zituela iritzita.

Agentziek azaldu dutenez, fiskalak dio Peinadok ez duela datu objektiboekin justifikatu Alvarezek funtzio publikotik kanpoko jarduera pribatuak egin izana, eta ez duela azaldu, hala balitz, zergatik izango litzatekeen Bolaños horren erantzule.

Ildo horretan, Fiskaltzak aurpegiratu dio ez duela gutxieneko froga-printzipiorik aurkeztu Avarezek bere lanpostuari zegozkion funtzioez harago jardun izana frogatzeko. 

Era berean, adierazi du ez duela objektiboki argudiatu Bolañosek Gomezen ustezko jarduera pribatuak (zeintzuetan Alvarezek parte hartu izango baitzuen) ezagutzen zituela, jarduera horie ustez ezagutza publikokoak eta agerikoak zirela esateaz aparte. 

Fiskaltzaren ustez, instruktoreak ez du oinarritu zergatik zuen Alvarezek Bolañosekiko balizko mendekotasun organiko eta funtzionala, are gehiago, kontuan hartuta, Peinadok ustezko mendekotasun horretan oinarritzen duela Bolaños ikertzeko eskaera. 

Azkenik, fiskalak dio Peinadok ez duela argudiatu Bolañosek zein modutan kontrolatu ote dituen ustez bidegabe erabili diren ondasun publikoak, zehazki, aurrekontuen kudeaketan.

Bolañosen aurkako "arrazoizko zantzu sendoak eta kualifikatuak" daudela argudiatuta Goreneko Zigor Arloko Salara jo zuen Peinadok, hori baita Gobernuko kide baten aurkako ikerketa abiarazteko eskumena duen Sala bakarra.

Testigantza faltsuaren delitua argudiatzeko Bolañosen eta Raul Diaz Moncloako langileen arduradunaren lekukotzetan aurkitutako kontraesanak azpimarratu ditu. 

Dirua bidegabe erabiltzeari dagokionez, arrazoitu du Bolañosek zuela Alvarezi ordaintzeko erabili ziren funts publikoak zaintzearen ardura, eta gaineratu du Begoña Gomezi Gobernuko presidentearen emazte gisa ez ezik, jarduera pribatuetan ere laguntzen ziola Alvarezek. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X