Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Belgikari atxiloketa-agindu berriak bidaltzea eskatu dio Fiskaltzak Llarenari

Toni Comin, Meritxell Serret eta Lluis Puig kontseilari ohien Espainiaratzea aztertzeko ardura izan duen Belgikako epaileak euroagindua “forma-akatsengatik” atzera bota zuen asteazkenean.
Toni Comin, Meritxell Serret eta Clara Ponsati Belgikan. Artxiboko argazkia: EFE
Toni Comin, Meritxell Serret eta Clara Ponsati Belgikan. Artxiboko argazkia: EFE

Toni Comin, Meritxell Serret eta Lluis Puig Kataluniako kontseilari ohiak atxilotzeko euroagindu berriak Belgikari bidaltzea eskatu dio Fiskaltzak Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari, nahiz eta asteazkenean Espainiaratzea “forma-akatsengatik” atzera bota.

Ministerio Publikoa Goreneko magistratuarekin ados dago, eta kontseilari ohi auzipetuak entregatzeko aferan “akatsa” Auzitegi Gorenak egin ez duela uste du, Belgikak baizik.

“Hala ere, Belgikako Justiziak azaldutako desadostasun formalak ikusita”, auzipetuak “atxilotzeko euroagindua igortzeko” eskatu dio Llarenari, “zuzenean Belgikako Justizia agintariei bidaltzeko”.

Toni Comin, Meritxell Serret eta Lluis Puig kontseilari ohien Espainiaratzea aztertzeko ardura izan duen Belgikako epaileak euroagindua “forma-akatsengatik” atzera bota zuen asteazkenean.

Elkarlanean aritzeko borondate falta” egotzi zieten Goreneko iturriek Belgikako agintariei asteazkenean. Gaur, Llarenak berak Alemaniari jakinarazi dioenez, “akatsa ez du Espainiak egin, Belgikak baizik”.

Espainiako magistratuaren iritziarekin bat egin du Fiskaltzak gaur. Ministerio Publikoaren ahotan, “Belgikako Justiziak ulertutakoaren kontra, auzipetze-autoa nahikoa da, kontseilari ohiak atxilotzeko euroagindua oinarritzeko”.

Hau da, “auzipetze-autoek Europako araudiaren eskakizunak betetzen dituzte eta atxilotzeko agindu nazionala eskatzea zentzurik ez du”, Belgikak esandakoaren kontra.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X