Pintaketa faxistak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Falangeren pintaketak agertu dira Madrilgo Euskal Etxean

Espainiako Falangeren gazteek egindakoak dira. Gerora, kartel antifaxistekin estali dituzte.
Madrilgo Euskal Etxearen fatxada, gaur goizean. Argazkia: Oihan Vitoria

Pintaketa faxistak agertu dira gaur Madrilgo Euskal Etxearen fatxadan. Espainiako Falangeren gazteek sinatutako mezuotan "ETA kanpora" irakurri daiteke, besteak beste.

Horrez gain, uztarria eta geziak (Falangeren ikurra) eta buruan tiroa jaso duen gorpu baten silueta ere marraztu dituzte.

Hain justu, "euskal presoen hurbilketa eta giza eskubideen errespetua" eskatzen duen "Acercar, convivir" izeneko (hurbildu, elkarrekin bizi) ekimenaren aurkezpena dute ostegun honetan Madrilgo Euskal Etxean, eta horrekin lotu dute erasoa.

Pintaketak agertu eta gutxira honako mezuak zituzten kartel antifaxistekin estali dituzte: "Faxistak auzoetatik kanpora", "Eraso faxisten aurrean, inpunitaterik ez. Ez dira pasatuko" eta "Antifaxismorik gabe ez dago demokraziarik" zioten leloekin.

PINTADA FAXISTAK ANTIFAXISTEN KARTELAK

Kartel antifaxistekin estali dituzte pintaketak. Argazkia: Oihan Vitoria

Madrilgo garbiketa zerbitzuak gaur bertan ezabatuko ditu pintaketak.

 

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ramiro González: "Talgoren egoitza sozialaren itzulera oso albiste ona da, sinbolismoz betea"

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Talgo enpresaren egoitza soziala Arabara itzultzea goraipatu du. Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Talgo erosteko operazioaren azken berriak izan ditu hizpide. Zalantzarik gabe esan du "oso albiste ona dela euskal industriarentzat eta bereziki Arabako industriarentzat", eta nabarmendu du Talgo aktibo garrantzitsua dela lurraldeko jarduera industriala berreskuratzeko.

Gehiago kargatu