Maiatzaren 26a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk lortuko luke garaipena Europako bozetan, eta Vox-ek sei aulki izango lituzke

Inkestak erakusten du, halaber, egun Izaskun Bilbaok betetzen duen aulkia galtzeko aukera duela EAJk, baldin eta koalizioan aurkezten ez bada.
18:00 - 20:00
Ultraeskuinaren gorakada nabarmena izango da Europako hauteskundeetan

PSOEk irabaziko lituzke Europako hauteskundeak Espainian, 16 eserleku lortuta. Bestalde, Vox alderdi ultraeskuindarrak 6 eurodiputatu lortuko lituzke maiatzaren 26ko bozetan. Horiexek dira, besteak beste, Europako Parlamentuak argitaratutako inkesta batek emandako aurreneko datuak. Inkesta horrek erakusten du, halaber, Izaskun Bilbaok betetzen duen aulkia galtzeko aukera duela EAJk, baldin eta koalizioan aurkezten ez bada.

Gauzak horrela, Espainiako sozialistek gaur egun baino 2 eurodiputatu gehiago lortuko lituzkete. Brexita dela eta Erresuma Batua Europatik irtengo denez, Espainiak 59 eserleku izango ditu aurrerantzean, orain baino 5 gehiago.

Nabarmentzekoa da baita ere PPk 15 eurodiputatu izango lituzkeela aipatu inkestaren arabera; hots, 2014an bezainbeste. Ondotik jarraituko lioke Ciudadanosek, 12 eurodiputaturekin (Europako azken hauteskundeetan 2 baino ez zituen lortu).

Unidos Podemosek, berriz, eserleku bat gutxiago erdietsiko luke eta guztira 9 izango lituzke.

ERC eurodiputatu bakarrarekin geratuko litzateke, eta PDeCATek ez luke ordezkaritzarik izango. Hala ere, datuek ez dute koaliziorik aurreikusten.

Europako Parlamentuaren inkestaren arabera, beraz, maiatzetik aurrera ere popularrak, sozialdemokratak eta liberalak izango dira hemizikloan nagusi.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X