Brusela
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Altsasuko auzia Europarlamentura iritsiko da datorren ostegunean

International Commission of European Citizens erakundeak antolatuta, Bel Pozueta Altsasuko Gurasoen bozeramaileak azalduko du kasua.
Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea. Argazkia: EITB
Altsasuko gazteen aldeko elkarretaratzea. Argazkia: EITB

Altsasuko gazteen auzia Europako Parlamentura iritsiko da datorren ostegunean, martxoaren 21ean, ICEC-Euskal Herriatik jakinarazi dutenez.

Bel Pozueta Altsasuko Gurasoen bozeramailea bera joango da Bruselara kasua azaltzera, estatuen indarkeriari buruzko saio batean.

International Comission of European Citizens erakundeak antolatu du Brexitari buruzko eta estatuen indarkeriari buruzko saioa, eta Euskal Herriko kasua aztertzen dutenean, Pozuetak hartuko du hitza.

Era berean, Altsasuko gurasoen bozeramaileak eta ICECeko ordezkariek bilera bat izango dute Jan Jambon Belgikako Barne ministro ohiarekin, Altsasuko kasuaren berri emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X