HAUTESKUNDE OROKORRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CUP hauteskunde orokorretara aurkeztuko da, lehenengo aldiz bere historian

Erabakia 'zaila' izan dela aitortu dute alderdi antikapitalistako ordezkariek, baina esan dute bizi dugun 'salbuespen egoerari aurre egiteko' joango direla azaroaren 10eko bozetara.
CUPeko ordezkariak, gaur, Bartzelonan. Argazkia: @cupnacional

Espainiako hauteskunde orokorretara aurkeztuko da CUP alderdia, bere historian lehen aldiz. Bartzelonan goizean egin duten Kontseilu Politikoan adostu dute azaroaren 10eko bozetara aurkeztea, "autodeterminazio eskubidea" defendatzeko.

Erabakia "zaila" izan dela aitortu dute alderdi antikapitalistako ordezkariek, baina nabarmendu dute bizi dugun "salbuespen egoerari aurre egiteko" erabaki dutela aurkeztea. Mireia Vehi CUPeko idazkaritza nazionaleko ordezkariak esan duenez, "arduraz" hartu dute erabakia. "Espainiaren errepresioa geroz eta handiago da, geroz eta preso politiko gehiago ditugu, geroz eta atxilotu gehiago",  eta, hori dela eta, borrokan jarraitzeko konpromisoa dutela nabarmendu du.

CUPek mahai gainean jarriko dituen baldintzak argiak direla esan du Vehik: autodeterminazio eskubidea aitortzea eta espetxaratuentzat amnistia. Hori bete ezean, ziurtatu du ez dutela "politikarik egingo ezta inolako gobernagarritasunik ahalbidetuko ere".

"Erregimena erakundeetatik kanporatzea" da CUPen helburua, agerraldian zehaztu dutenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X