Ehun dinamika berriak 'Euskal Errepublika duina praktikara eraman nahi du'
Euskal errepublikaren aldeko ekimen berria aurkeztu dute gaur hainbat herritarrek Donostian, eta otsailaren 15ean 'Euskal Errepublika' aldarrikatzera deitu dute. "Burujabetza eskatzetik praktikara eramatera pasa behar da, Espainiako eta Frantziako legediak gauza bat ala bestea esan, eta horretarako, ez dugu baimenik eskatuko", ziurtatu dute agerraldian.
Dagoeneko, Hendaia, Urruña, Mungia, Bera, Pasaia, Errenteria, Oñati eta Tolosako herritar talde batek dinamikarekin bat egin du, baita Donostiako Antigua, Igeldo, Amara eta Añorga auzoek ere. "Desagertzen ari den Estatu baten" aurrean, "Euskal Errepublika duin" bat "beharrezkoa" dela esan dute Libe Zubizarreta eta Asier Sanz Ehuneko bozeramaileek.
Gainera, "Espainiak eta Frantziak ez dute eta ez dute izango egoera konpontzeko borondaterik", esan dute. Horregatik, "Estatu baten tresnak lortu behar ditugu gure arazoak konpontzeko", nabarmendu dute. Helburua lortzeko "itxarongo ez" dutela ohartarazi dute.
Etxebizitzaren salneurri altua, pentsio baxuak, sexu-erasoak, saltokien itxiera eta presoen sakabanaketa salatu dituzte idatzi batean, eta Frantziak eta Espainiak gaioi "heltzeko borondate politikorik" ez dutela nabarmendu dute.
"Hemen gaude, gure arazoak konpontzeko Estatu baten tresnak bereganatzea beharrezkoa dela uste dugun herritarrak. Horregatik, Espainiatik eta Frantziatik atera eta Euskal Errepublika aldarrikatzea ezinbestekoa dela uste dugu", adierazi dute aurkezpenean.
Albiste gehiago politika
Basque Segurtasun Foroa inauguratuko dute astelehenean Bilbon
Euskalduna Jauregia izango da Eusko Jaurlaritzak segurtasun integraleko eredu berria eztabaidatzeko eta eraikitzeko bultzatutako ekimenaren agertokia. Erakundeetako, enpresetako, gizarteko eta hezkuntzako ordezkariek parte hartuko dute bertan.
Cerdanek epailearen galderei erantzun beharko die astelehenean, UCOren txostenaren ostean
10:00etarako jarri diote hitzordua. Ikusmin mediatiko handiaren erdian agertuko da Santos Cerdan Auzitegi Gorenera, Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO) ekainaren 12an egindako txostena eta Jose Luis Abalos ministro ohiarekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin batera egindako audioak publiko egin zirenetik gertatutakoek harrabotsa sortu baitute.
Neniques Roldan, Nafarroako Podemoseko koordinatzaile berria
Roldanek botoen % 51 lortu ditu, eta, era berean, Berme Demokratikoen Batzordea ere osatuta geratu da.
Alberto Martinez Osasun sailburuak lortutako akordioaren inguruko balantzea egin du Ituna onartu eta biharamunean
Osasun Ituna onartu eta biharamunean Alberto Martinez elkarrizketatu du ETBk. Osasun sailburuaren esanetan, "astelehenean bertan" lanean hasiko dira, herritarrek, gradualki bai, baina lehenbailehen aldaketak sumatu ditzaten, Lehen Arretan, batez ere. Martinezek gaineratu duenez, Itun honekin etorkizuneko euskal Osasun Sistemaren oinarriak finkatu dituzte.
Sortuk urtebete aurreratu du alderdiaren laugarren Kongresua, "askapen prozesuaren fase politiko berriak behar duen eraginkortasuna lortzeko"
Abadiñon egiten ari diren 8. Nazio Konferentzian egin du deialdia. Konferentzia horretan, kurtsoaren balantzea ere egin, eta hurrengo hilabeteetako erronkak zehaztu dituzte.
Gobernuko kideek babestu dute Osasun Ituna; oposiziokoek, aldiz, kritikatu
Ostiralean sinatutako Osasun Itunaren inguruko debatea ez da eten. Gobernuko kideek akordioa babestu duten arren, oposizioak gogor kritikatzen jarraitzen du.
ETAren 60 biktima nafarrak omentzeko plaka bat jarri dute Foru Parlamentuan
Ekitaldira bertaratu direnen artean, Maria Chivite presidentea eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea izan dira.
Osasun Mahaiak ituneko 24 ildo estrategikoak babestu ditu
Hala ere, EH Bilduk, Sumarrek, LABek, ELAk, SATSEk, CCOOk eta UGTk ez dute ituna babestuko. Desadostasun handiena eragin duten gaiak hizkuntza-politikari buruzkoak eta lankidetza publiko-pribatuari buruzkoak izan dira.
Gazarako beste martxa bat "bideraezina" dela uste du Podemos Euskadik, baina beste aukera batzuk aztertzen ari dira
Martxa Globalean parte hartu zuten Maite Gartzia (koordinatzailearen ondokoa) eta Alberto Villarreal (Osasun arduraduna) ekintzaileek Egipton bizi izandako egoeren berri eman dute. Espainiak Egipton duen enbaxadorearen jokabidea kritikatu dute, martxara ez zutela joan behar esan baitzien.
Martinez: "Gaur egun garrantzitsua da osasun sistema publikoa eraldatzeko"
Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Osasun Itunaren mahaiaren bileraren garrantzia azpimarratu du. Bertan, onkologia, osasun mentala eta lehen mailako arreta bezalako arloei buruzko 24 dokumentu estrategiko onartuko dira. Martinezek azpimarratu du topaketa honek hirugarren lan-fasearen amaiera markatzen duela eta eragileen konpromisoa bilatzen duela itunaren ebaluazioan eta garapenean aurrera egiten jarraitzeko.