Armen etika
Arma, norberaren burua babestu, erasoei aurre egin edo besteen kontra jotzeko tresna orori deitzen diogu. Historian zehar ezinbestekoak izan dira gizakiaren garapenerako, lehendabizi animaliei eta harrapakinei aurre egiteko, gero taldeen arteko gatazkak konpontzeko eta une batetik aurrera boterearen zilegitasuna babestu edo aldarrikatzeko.
Gaur egun armagintza garrantzi handiko lan arloa da, besteak beste urtero bi bilioi dolar mugitzen dituelako, milaka eta milaka lanpostu sortu eta ekonomiaren beste hainbat atalen euskarri eta sorburu delako. Armagintzan egindako ikerketen bidez materialen erabileran aurrera pauso handiak eman ditugu. GPSa ikerketa militarrei esker sortu zen, robotak, erreskateak egiteko teknologia gehiena. Protesiak, gai kimiko eta biologikoen erabilerak dituen ondorioak neurtzeko…
Baina armak ez dira saldu eta erosi liteken gai arrunta eta armagintza ez da beste edozein lan-arloren parean jarri daiteken jarduera. Gobernuak eta erakundeak behin baino gehiagotan ahalegindu dira arma merkatua arautzen eta oinarrizko etika irizpideak ezartzen, baina beti alferrikakoak izan dira ahalegin horiek. Bigarren Mundu Gerran 60 miloi pertsona hil eta gizakiak inoiz ikusitako izugarrikeria beldurgarrienak jasan ondoren, Nazio Batuen erakundea sortu zen. Bi oinarri nagusi ditu Munduko herrialde gehienak biltzen dituen erakunde honek,giza eskubideak eta gatazkak elkarrizketa eta negoziazioen bidez konpontzeko konpromisoa.
Gerraren irabazleek helburu horiek gauzatzeko konpromisoa hartu zuten eta horregatik dute beto eskubidea Segurtasun Batzordean, beraiek zuzentzen dituzte Nazio Batuak, aldi berean Munduko arma ekoizle eta saltzaile handienak dira. Estatu Batuek, Errusiak, Txinak, Frantziak eta Erresuma Batuak gerra galarazteko jorratu beharreko bide guztiak jorratzeko ardura dute, eta beraiek dira gerra izan dadin ezinbestekoak diren armen hornitzaile nagusiak.
Armen ekoizpena, salmenta eta erabilera beti izan dira eztabaidagai, baina zalantzen aurrean jarrera beretsuak gailendu dira leku eta garai guztietan: armak derrigorrezkoak dira herriak eta erakundeak babesteko. Nik saltzen ez baditut beste batek salduko ditu. Armagintza ekonomiaren oinarri eta lanpostu sortzaile da… Eta irizpide hauek balio izan dute arma horiek herrialde demokratei, diktadore basatiei edo giza eskubideak neurri gabe urratzen dituzten erregimenei saldu behar izan dizkiegunean. Ziur aski gizakion jarduera zenbaitetan etikari oraindik tokia aurkitu ez diogulako.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.