Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maddalen Iriarte: "Jaurlaritzak ez du proiekturik, berdin zaio noren babesa izan"

Akordioak "edonorekin egitea" berdin zaiola leporatu dio EH Bilduren lehendakarigaiak Urkulluri, eta EAJk Llotjako adierazpenarekin bat egiteko aukera zabalik duela gaineratu du.
Maddalen Iriarte
Maddalen Iriarte

EH Bilduren lehendakarigaiak "esku-frenoa kendu eta herrialdea martxan jarri" nahi du. Maddalen Iriarteren iritziz, Eusko Jaurlaritza "bururik gabeko oilaskoa bezala dabil", izan ere, "benetako arazoei erantzun ordez beste aldera begiratzen ari da". EAEko hauteskundeetarako EH Bilduk izendatu berri duen lehendakarigaiak esan du euskal Hezkuntza dagoeneko ez dela erreferentea Estatuan, eta Osasuna ere atzean geratzen ari dela. Horrenbestez, bi sektore horiek EH Bildu buru izango lukeen gobernu baten lehentasunak izango liratekeela ziurtatu du. Laburbilduz, "paralisia utzi eta ahal den arlo guztietan aurrera egin eta XXI. mendeko Euskadi batean pentsatzen hasteko deia" egin du Iriartek. Testuinguru horretan, akordioak "edonorekin egitea" berdin zaiola esan dio Urkulluri, eta "bere burbuilatik ez irtetea" leporatu dio, greba orokorrari aipamen eginez. Halaber, "txapa morea jartzea baina soldata arrakalarekin amaitzeko neurririk ez hartzea" salatu du.

"Herrialdeak subiranotasun gehiago izateko ituna oso garrantzitsua da. Politika publikoak ezartzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko aukerak ematen dizkigu". Iriartek helburu sozialak eta nazionalak uztartu nahi ditu: "Subiranotasun gehiago eskatzen dugu euskal errepublika independentea izateko". Bere iritziz, "ez da alderatzerik egin behar gu baino okerrago doazen autonomia-erkidegoekin, hobeto doazen herrialdeekin baizik". EAJrekin egindako itunak balioan jarri ditu.

Maddalen Iriarteren ustez, EAJren eta Elkarrekin Podemosen arteko aurrekontu akordioak ez ditu Jaurlaritzaren "politikak aldatu", eta, bere ustez, "gauza bera egiten jarraitzeko bidea errazten zaio horrela". EH Bilduko hautagaiak iradoki duenez, sinatutako itunaren atzean Diputatuen Kongresuan dagoen testuingurua dago, edo Lander Martinez buru duen alderdiaren beherakada atzean uzteko interesa. Nafarroan, aldiz, EH Bilduk ahalbidetutako kontuetan uste du "egiturazko aldaketak" daudela, hala nola, gastu-muga igotzea.

Llotjako adierazpenaren sinatzaileek, Kongresuan Felipe VI.a buru zuen ekitalditik alde egin eta adierazpen publiko bat irakurri zuten atzo. EAJ bakartuta geratu zen, baina, nolanahi ere, haserre agertu da, ez zituztelako abisatu. "EAJ Llotjako adierazpenarekin bat egin dezan aukera zabalik dago". Iriartek kritikatu du, halaber, "beren burua errepublikazaletzat dutenek lau minutuz txalotzen dutela erregea".

Lehendakarigai izateko euskara ezagutzeko beharraren inguruan piztu den polemikari dagokionez, Rosa Martinez Elkarrekin Podemoseko militanteak hizkuntza menperatzeko duen konpromisoa txalotu du Maddalen Iriartek: "Euskara ikasteko ahalegin izugarria egiten duten pertsonen aurrean egin daitekeen pedagogiarik onena egin du". Eztabaida horrekin, ordea, EH Bilduri kalte egin nahi izan diotela uste du.

Zein izango litzateke Maddalen Iriartek lehendakari gisa hartuko lukeen lehen erabakia? "Gazteei begiratu eta herri hau nola irudikatzen duten galdetzea", erantzun du, lan arloko prekarietatearekin eta etxebizitzarekin lotutako arazoak aipatuz. "Euskal Oasiaren marketinga alde batera utzi eta gazteei galdetu behar zaie".

"Estatuarekiko aldebiko harremanari buruzko akordioa berriro esku artean hartzeko beharra" aipatu du Iriartek, eta koalizio-gobernuarekin Euskal Herriarentzat eta Kataluniarentzat "aukera leiho bat ireki daitekeela" aitortu du.

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X