Bilera-sorta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegik ohartarazi du "gobernu indartsua erronkei aurre egiten diena" dela

EH Bilduren buruak esan du ez dela nahikoa gehiengoa izatea. "Okerren pasatzen ari direnentzako" politikak "premiaz" martxan jartzea eskatu dio CCOOk Eusko Jaurlaritza berriari.
EH Bilduko eta CCOO sindikatuko ordezkarien arteko bilera.
EH Bilduko eta CCOO sindikatuko ordezkarien arteko bilera. Argazkia: EH Bildu

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak berretsi du "aldaketarako" politikak behar direla, eta ez "berdin jarraitzeko" politikak, COVID-19aren pandemiak sortutako krisiari aurre egiteko. Horren harira, ohartarazi du "gobernu indartsu bat ez dela gehiengo parlamentarioa duena, herrialdearen erronkei aurre egiteko gai dena baizik".

Koalizio subiranistak hainbat eragile politiko eta sindikalekin egiten ari den bilera erronda egiten jarraitu du ostiral honetan, Euskadiko CCOOren Bilboko egoitzan, Loli Garcia sindikatuko idazkari nagusiarekin, Garbiñe Espejo eta Santi Martinezekin. EH Bilduren aldetik, Arnaldo Otegik berak, Maddalen Iriartek eta Unai Urruzunok parte hartu dute.

Aurreko egunetan UGTrekin eta LABekin elkartu da koalizioa, eta gaur CC.OO. sindikatuaren txanda izan da koronabirusak eragindako krisi sanitario, ekonomiko eta sozialaren inguruko diagnostikoari buruzko gogoetak partekatzeko.

Bileraren amaieran egindako adierazpenetan, Arnaldo Otegik ohartarazi du atzeraldi ekonomikoak "ondorio larriak" izango dituela, Eustaten datuek ostiral honetan bertan egiaztatu dutenez. "Egoera honetara ekarri gaituzten politiken aurrean, aldaketarako politikak behar dira", adierazi du.

Ildo horretan, EAEn "alternatiba bat bilatzen duen esparru aurrerakoia" badagoela esan du, baita "Administrazio publikoaren prekarietatea eta ahultzea amaitzeko aldaketa-programa" ere. "Espazio komun bat dugu, eta horretan lanean jarraitu ahal izango dugu, gehiengoa duen alternatiba aurrerakoi bat eraikitzeko", ziurtatu du.

Hala, "oso adierazgarritzat" jo du Confebask patronalari "EAJ-PSE gobernua" gustatzea. Nolanahi ere, ohartarazi duenez, "gobernu indartsu bat da herrialdeak dituen erronka handiak antzeman eta erronka horiei alternatibak planteatzeko gai dena. Legebiltzarrean gehiengoa izatea oso ondo dago, baina horrek ez du esan nahi hori gobernu indartsua denik ".

Bestalde, Loli Garciak azaldu duenez, EH Bildurekin egindako bileraren ostean, CCOOk "ez du planteatuko zein izan behar den hurrengo Eusko Jaurlaritzaren osaketa", baina bai "premiaz" egin beharko lituzkeen politiketan zentratu.

Horien artean, trantsizio energetiko "justua" izango duen eta "kalitatezko" enplegua bermatuko duen eredu produktiboa bultzatzeko beharra nabarmendu du. Zerbitzu publikoak "indartzearen" aldeko apustua ere egin du, eta horrek "inbertsio eta fiskalitate ezberdina" eskatzen duela, baita krisialdian euskal herritar bakar bat ere "bidean geratzea eragotziko duen" babes soziala ere.

CCOOren ustez, "premiazkoa da Euskadik zein aurrekonturi heldu behar dion, eta une honetan okerren pasatzen ari den herritarrei zuzendutako politikei zuzenean heltzea".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X