Inbestidura saioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordioaren 10 gako ekonomiko nagusiak

Itunaren lehen atalean, "Premiazkoa: enplegua eta suspertze ekonomikoa" landu dute. Bigarren atalean, pandemiaren osteko egoera izango da aztergai, eta hainbat laguntza eskaintzea aurreikusten dute.
18:00 - 20:00
EAJk eta PSEk gobernu akordioaren eduki osoa plazaratu dute

Gobernu-itunaren aurreneko atalean, "Premiazkoa: enplegua eta suspertze ekonomikoa" izan dute hizpide, eta, horren harira, langabezia-tasa %10etik jaisteko helburua zehaztu dute; pandemiaren aurretik ezarritako datua berreskuratzea, alegia.

Akordioak aintzat hartzen dituen konpromisoen artean, 10 ditugu aipagarrienak:

1. Arestian aipatutako langabezia-tasa %10etik jaisteko, "enpleguari zuzendutako egitasmo berezia" proposatu du gobernuak, enpresa txiki, ertainei eta autonomoei laguntzeko neurriekin.

2. "Gazteei zuzendutako enplegu egitasmoa" ere jarriko dute martxan, 30.000 gazteri lehen lan-aukera eskaintzeko asmoz.

3. Lege berri batek euskal enplegu-sistema arautuko du, Lanbide lan-merkatura bideratzeko. Lanbidek 4.000 enpresa eta 5.500 enplegu berri sortzearen alde egingo du. Gainera, 140 milioi euro bideratuko dira tokian tokiko egitasmoetara. 

4. Aldi baterako enplegua ere mahai gainean jarri nahi izan dute, berau aztertu eta arautzeko helburuarekin. Hala, 7.000 pertsonen aldi baterako kontratuak mugagabe bilakatzea proposatu dute.

5. Industriari dagokionez, egitasmo estrategiko bat sortu dute, industriak eta zerbitzu aurreratuek %40ko BPG lor dezaten. Egitasmo horren baitan, Cluster politika birorientatuko da, birlokalizazioa surpertzeko Euskadin. 

6. Ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren aldeko aurrekontuak %6ra igotzea adostu dute itun honen bidez, legealdi guztirako.

7. Mugikortasun-egitasmo jasangarri bat bultzatzea ere adostu dute, trenbideetako garraioa sustatzeko. Horretarako, inbertsioa %20 igoko da.

8. Nekazaritza ekologikoa lehenetsiko da. Produkzioa 7.500 hektarea zabaltzea izango dute helburu.

9. Turismoa ahalik eta azkarren berreskuratzea ere bilatzen da, zehatzagoak izateko, 2025erako 6,5 milioi bisitari izatea.

10. Azkenik, merkataritzari eta ostalaritzari bideratutako egitasmo berri bat egingo dute 2024rako. Bi zatitan banatuko da: lehenik, epe laburrean, hau da, pandemia bukatu arte, enpresen likideziaren eta lanpostuak mantentzearen alde egingo da; bigarrenik, pandemiaren osteko egoera izango da aztergai eta horren arabera hainbat laguntza eskainiko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X