ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garrido: "Alarma egoera bertan behera utz daitekeela esatea fantasia hutsa da"

Bestalde, Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak pandemiari aurre egiteko euskal legea martxan jartzeko prozesua "azkartzeko" eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari.
orain-default-image

Radio Euskadiko Cronica de Fin de Semana saioan egindako elkarrizketan, Pilar Garrido Elkarrekin Podemoseko idazkari nagusiak esan du covid-19aren egungo datuekin, gaur gaurkoz, "fantasia hutsa" dela alarma egoera bertan behera utz daitekeela pentsatzea. Bere hitzetan, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak  maiatzaren 9an alarma egoera baliogabetuko dutela esanez egindako iragarpena "fatasiosoa eta arriskutsua" da. "Ziurgabetasun egoera" batean murgiltzeak are gehiago okertu dezakeela egoera gaineratu du.

Ildo horretan, Iñigo Urkullu lehendakariaren jarduna ere zorrotz kritikatu du, eta, besteak beste, pandemiaren aurkako euskal legea aurrera ateratzeko neurriak "azkartzea" eskatu dio. "Urtebete da pandemia hasi zela. Bagenekien eskuartean dugun legedia ez zela nahikoa izango halako salbuespenezko egoera bati erantzuteko. Azkartu dezala prozesua, eta gainerako alderdi politikoak kontuan har ditzala, segurtasun juridikoa ezinbestekoa delako", esan dio lehendakariari. Eusko Jaurlaritzak "neurri argiak" hartzea beharrezkotzat jo du, batez ere, egoera larrienean dauden sektoreei laguntzekeo.

Espainiako Gobernuan PSOE eta Podemos alderdiek duten akordioaz ere aritu da Garrido. Horren arabera, akordioa "oso zehatza" da, baina "badirudi, PSOEk zailtasunak dituela betetzeko". "Elite ekonomikoen presioei muzin egin eta aurrekontuetan jasotakoa betetzea kosta egiten zaiela dirudi", zehaztu du.

Madrilgo hauteskundeen harira, berriz, Elkarrekin Podemoseko idazkariak uste du alderdi moreak "emaitza onak" lortuko dituela,  ezinbestekoa baita "eskuin muturrarekin amaitzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X