UPNk Sayasen eta Adaneroren alegazioen inguruan erabakitzeko epea luzatu du
Javier Esparza UPNko presidente eta Navarra Suma koalizioko bozeramaileak jakitera eman duenez, alderdi erregionalistako Berme Batzordeak alegazioak ebazteko hiru eguneko epea bertan behera utzi zuen iragan ostiralean, eta horrela jakinarazi zien Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero diputatuei. UPNko bi ordezkariak alegazioak aurkeztu zituzten, alderditik at bi urte eta erdiz uzteko erabakiari.
Esparzak azaldu duenez, Batzordeak "bi aldeen errekerimenduak artatu behar izan ditu". Errekerimenduak ebatzi ondoren, "epeak jarraitu eta Berme Batzordeak dagokion erabakia hartuko du", erantsi du.
UPNko presidentearen ahotan, alderdiko "Estatutuen arabera, guztia normala da". "Etorkizuneko balizko balorazioetan ez naiz sartuko", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke