KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniako Gobernua bi orduz batzartu da, ERCren eta Juntsen arteko krisia aztertzeko

Atzo, Pere Aragones karguan mantendu ala ez erabakitzeko, konfiantza mozioa deitzea proposatu zuen Juntsek, baldin eta Kataluniako presidenteak gobernu akordioa nola beteko duen zehazten ez badu. Horrek eragin du Gobernu barruko arrakala handitzea.
Pere Aragones Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean
Pere Aragones Generalitateko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kataluniako Gobernuak bi orduko ezohiko bilera egin du gaur arratsaldean, Pere Aragones presidenteak deituta, gobernu koalizioaren barruan ERC eta Junts alderdien artean sortutako krisiari aurre egiteko. Oraindik ez da ezagun bilera horretan zerbait erabaki den.

Atzo, Pere Aragones karguan mantendu ala ez erabakitzeko, konfiantza mozioa deitzea proposatu zuen Juntsek, baldin eta Kataluniako presidenteak gobernu akordioa nola beteko duen zehazten ez badu. Horrek eragin du Gobernu barruko arrakala handitzea.

Aragonesek atzo Juntsi erantzun zion ez dela erakundeei ezegonkortasuna eragiten dien joko batean sartuko".

Jordi Puignero Kataluniako Gobernuko presidenteorde eta Juntsek Generalitatean duen ordezkari nagusiak konfiantza mozioa deitzeko proposamenaren berri izateak eta Aragones aldez aurretik ez ohartarazteak ezinegona sortu du errepublikanoen artean, presidentearekiko leialtasun eza dela uste baitute.

Kataluniako Parlamentuan atzo egin zen politika orokorreko eztabaidan, "argitasun akordio" bat proposatu zion Pere Aragonesek Espainiako Gobernuari. Kanadak Quebecen independentziari buruzko erreferendumerako onartu zuen argitasun legearen antzeko mekanismoa litzateke. Arratsaldeko saioan, Albert Batetek Pere Aragonesi eskatu zion argitzeko gobernu akordioan jasotzen diren hiru puntu betetzeko asmoa duen ala ez: independentismoaren zuzendaritza estrategikoa, koordinazio estrategikoa Madrilen eta elkarrizketa mahaia.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X