IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Aresen hil beila, pandemiaren balizko amaiera eta Espainiako BPGa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Rodolfo Ares.
Rodolfo Ares. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 27, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Rodolfo Aresen hil beila: Rodolfo Ares sozialistari azken agurra emango diote gaur senitartekoek, lagunek, alderdikideek eta euskal politikariek Bilboko tanatorioan. Hil beila 12:30ean zabalduko dute Zumalakarregi etorbidean dagoen tanatorioan. 

- Pandemiaren amaiera?: Munduko Osasun Erakundeak (MOE) bilera garrantzitsua du gaur, covid-19aren Larrialdi Batzordearen 14. batzarra baitu. Baliteke pandemiaren larrialdi maila jaistea. 

- Espainiako BPIa: Espainiako Estatistika Institutuak 2022ko laugarren hiruhilekoko eta urte guztiko Barne Produktu Gordinaren (BPG) datu aurreratua jakinaraziko du gaur. 2021eko hazkunde bertsua espero da 2022rako, % 5,5 ingurukoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X