Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Independentziari buruzko erreferenduma antolatzeko ahal duen guztia egingo duela hitzeman du Aragonesek

"Ezinezkoak zirela esaten ziguten horrenbeste gauza egiteko gai izan bagara, posible egingo dugu nazioartearen aitortza izango duen erreferenduma", adierazi du amnistia eta indultuak gogoan hartuz.
Pere Aragones Generalitatearen presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pere Aragones Generalitatearen presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Pere Aragones Generalitatearen presidente eta ERCren koordinatzaile nagusiak esan du bere esku dagoen guztia egingo duela Kataluniaren independentziari buruzko  erreferendum bat egiteko, "nazioartearen aitortza" izango duena.

ERCren Kontseilu Nazionalean emandako hitzaldian azaldu duenez, Kataluniako Gobernuak "errepresiotik negoziaziora eraman du Estatuko Gobernua", ezinezkoak ziruditen gauzak lortuta: indultuak, sedizioa bertan behera uztea eta amnistia legea.

"Ezinezkoak zirela esaten ziguten horrenbeste gauza egiteko gai izan bagara, posible egingo dugu nazioartearen aitortza izango duen erreferenduma", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X