''Egun on''
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorrotxategi: "Hauteskundeetan indartsu bagaude, ezkerreko Gobernu bat osatzeko bermea izango gara"

miren gorrotxategi
18:00 - 20:00
Gorrotxategi: "Hauteskundeetan indartsu bagaude, ezkerreko Gobernu bat osatzeko bermea izango gara"
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak argi dauka: "Ezkerreko alderdi danak ari dira ikusten EAJk Gobernuan jarraituko duela, eta horrek ez du alternatiba ezkertiar bat eskaintzen". Horregatik, uste du garrantzitsua dela hauteskundeetan alderdi morea sendotzea, Gobernu berri bati bide emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Brindisa bilboko udaletxean, aurrekontuak presupuestos 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Udalak 2026rako aurrekontua onartu du, eta urte bukaerako ohiko brindisa egin dute alderdi guztiek

EAJren eta PSEren botoak nahikoak izan dira aurrekontua onesteko, oposizioaren proposamenak onartu gabe. Hiriburuak 751 milioi euro izango ditu, 2025ean baino 32 milioi gehiago, eta gizarte gastua asetzeko, azpiegiturak hobetzeko eta kultura bultzatzeko erabiliko dira nagusiki. Azken urteetan bezala, Bilboko Udala ez da zorpetuko. Aurrekontuak onartu ondoren, Bilboko Udaleko alderdi politiko guztiek arabiar aretoan topa egin dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazio jendetsua Azpeitian, bi kasutan auzipetutako 43 herritarren alde

Manifestazioa izan da iluntzean Azpeitian, VOX-en kontra mobilizatzeagatik ikertuta dauden 20 lagunei eta pintaketa baten harira auzipetu zituzten beste 23 herritarrei elkartasuna adierazteko. Urtarrilean eta otsailean epaituko dituzte guztiak.  Jendetza batu da Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak deituta,  "Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna" lelopean egin duten manifestazioan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X