EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eragile sozialekin bilera erronda hasiko du gaur Mikel Torres lehendakariordeak

12:00etan, LABeko ordezkariekin bilduko da, astelehen honetan. Bihar, CCOOko eta UGTko ordezkaritza bana hartuko ditu, eta asteazkenean Confebaskekin eta ELArekin bildu da.
Mikel Torres lehendakariordeari Radio Euskadin egindako elkarrizketa baten artxiboko irudia.
Mikel Torres lehendakariordeari Radio Euskadin egindako elkarrizketa baten artxiboko irudia.

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak bilera sorta bat hasiko du astelehen honetan, irailaren 2an, euskal eragile sozialekin. Bilera horietan legegintzaldi berriko erronka nagusiei buruz zein haren sailak 2025eko aurrekontuetarako dituen lehentasunei buruz hitz egin nahi du agenteekin.

Torresekin batera, bilera horietan Elena Perez Barredo (Lana eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Gizarteratzea) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak) sailburuordeek parte hartuko dute.

Bilerak LAB sindikatuarekin hasiko dira, astelehen honetan, 12:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan. Hurrengo egunean, CCOOko ordezkaritza batekin (12:00etan) eta UGTko beste batekin (13:30ean) bilduko dira, eta, asteazkenean, bilerak Bilbora lekualdatuko dira. Bertan, 09:00etan Confebask patronalarekin bilduko dira eta 13:00etan, ELA sindikatuarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X