EUROPAKO PARLAMENTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ayusok bat egin du Riberari betoa jartzeko saiakerarekin: ''Ezin gatzaizkio elkarri sariak ematen ibili''

20241121121210_ayuso_
18:00 - 20:00
Ayusok bat egin du Riberari betoa jartzeko saiakerarekin: ''Ezin gatzaizkio elkarri sariak ematen ibili''
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak "ehuneko ehunean" babestu du PPk Teresa Ribera Gobernuko presidenteordeari betoa jartzeko egindako saiakera: "Valentzian gertatu denarekin, politikariok ezin gatzaizkio elkarri sariak ematen ibili".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X