Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Espainiako Senatuan Koldo auzia ikertzen ari den batzordearen arratsaldeko saioa bertan behera geratu da, PSOEren Antolakuntza idazkari ohiaren emazteak, Francisca Muñozek, azalpenik emango ez duela jakinarazi ostean. Hain zuzen ere, osasun arrazoiak argudiatuta egin dio uko deklaratzeari Muñozek.
Batzordeko presidente Eloy Suarezek eman du horren berri, goizeko saioa amaitu denean. Fernando Samper Forestaliako sortzaile eta presidente exekutiboak deklaratu du goizean. Ondoren, Muñozen "osasun txostena" jaso dute, eta Mahaiak haren agerraldia bertan behera uztea erabaki du.
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", Suarezek esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea deliberatu dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Suarezek, baina, ez du Francisca Muñozek aurkeztutako dokumentua irakurri. Atzoko data zuen txostenak, eta Valtierrako (Nafarroa) osasun zentro publiko bateko zigilua. Dena den, berretsi du txostenaren edukia "eskasa" dela.
Gauzak horrela, azaldu du eskatu dituen txostenak esku artean dituenean, "behar den moduan" jokatuko duela Mahaiak.
Senatuko ikerketa batzordeetan agertzea derrigorrezkoa da, eta gaurkoa —osasun arazoak argudiatuta— Muñozek deklaratzeari uko egiten dion bigarren aldia da. Izan ere, abenduan horixe bera egin zuen, senatarien galderei ez erantzuteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik