Auzitegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko Auzitegi Nagusiak artxibatu egin du Amaia Barredo sailburuaren aurkako auzi penala

Ekologistak Martxan taldeak prebarikazioa egotzi zion, Bergaran hondakinak kudeatzeko proiektu bat baimendu zuelako, aldez aurretik bertako Udalak ezezkoa eman zion arren.
Amaia Barredo sailburua, Eusko Legebiltzarrean. EFE
Amaia Barredo sailburua, Eusko Legebiltzarrean. EFE

EAEko Auzitegi Nagusiak artxibatu egin du Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aurkako auzi penala.

Ekologistak Martxan taldeak salaketa aurkeztu zuen Barredoren aurka, Ingurumen sailburuordea zenean hondakinak kudeatzeko proiektu bat baimendu zuelako Bergaran, Valogreene Paper enpresarena, aldez aurretik bertako Udalak ezezkoa eman zion arren.

Elkarteak prebarikazioa egotzi zion Barredori, baina epaileek ebatzi dute haren erabakia ez zela "arbitrarioa eta legearen aurkakoa" izan. Auzitegiaren esanetan, gainera, baimenak "argudio tekniko-juridikoak" izan zituen oinarri, eta "helburu zilegiak" zituen.

Auzia Gasteizko instrukzio-epaile baten esku zegoen, baina Barredo Eusko Jaurlaritzako sailburu izendatu zutenean EAEko Auzitegi Nagusiak hartu zuen bere gain, foruduna delako.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X