"Gipuzkoa gidatzeko prest" da EH Bildu, eta EAJri eta PSEri herritarren interesen bizkar aritzea egotzi die
Maddalen Iriarte EH Bilduren Batzar Nagusietako bozeramaileak esan du Gipuzkoak ezin duela "gehiago itxaron" eta "lidergo aktibo eta hurbil berri bat" behar duela, erronka berrien aurrean "inertziak" eta "betikoak" ez dutelako balio.
Gipuzkoako EH Bilduk Herrialde Batzarra egin du larunbat honetan Beasaingo Igartza Jauregian, eta bertan 20 kidez osatutako mahai politikoa berretsi dute aho batez, tartean, joan den martxoaren 16an aukeratutako Batzorde Betearazlea, Nekane Zinkunegi buru- Batzorde horretako kide dira, halaber, Maddalen Iriarte, Zelai Amenabarro, Jon Zulueta, Lore Agirre eta Saioa Rodriguez.
Ekitaldi publikoan, Zinkunegiz gain, Maddalen Iriarte Gipuzkoako EH Bilduko bozeramaileak ere hartu du hitza, eta aldarrikatu duenez, Gipuzkoak "ezin du gehiago itxaron". "Gipuzkoa funtsezko une batean dago. Gipuzkoarrek, dauden tokitik, aurrera egin dute etengabe, sortu dute, abangoardia izan dira, maitatu dute, kezkatu dira, ilusionatu dira, baina erakunde batzuk atzean geratu dira, urrundu egin dituzte herritarrak, uxatu egin dituzte, betikoan jarraitzen dutelako", azpimarratu du.
Bere ustez, jendea urrundu egin da erakunde batzuk "inertzian eta paralisian" jarraitzen dutelako, eta gaineratu duenez, "gurea bezalako herri bati gerta dakiokeen gauzarik okerrena da geldirik egotea, mundua ziztu bizian biraka ari den bitartean; galdera berriak ditugulako, bat batean sortzen direnak, eta erantzun berriak eman behar dizkiegulako". Erronka berriei erantzuteko prest egon behar dela azpimarratuta, EH Bildu "horretarako prest" dagoela ziurtatu du.
Lidergoak, hitzetik haratago, ekintzak behar dituela nabarmendu du eta Gipuzkoak behar duen lidergo politikoa gauzatzera datozela azpimarratu, "ezkerretik, feminismotik, jendea zainduz, aukera berdintasunetik, lurra zainduz, aberastasuna banatuz, euskaraz zaindu eta biziberrituz", egingo dutela azpimarratu du, "askatasunaren bidean, zutunik, tinko eta umil egingo dugu".
Bestalde, Nekane Zikunegik lidergo partekatuak eta erakundeen arteko lan kooperatiboa defendatu ditu, alderdien eta eragile sozialen eta herritarren artean.
Bere hitzartzean, zera galdetu du: "Gogoan al dituzte herritarrak AHTren lotunea Ezkiotik ala Gasteiztik izan behar duen beren artean eta beren barnean eztabaidatzen duten alderdietako ordezkariek? Gogoratu al dira herritarren gaurko eta biharko beharrez sakoneko zerga erreforma ahaztu, berrikuspen soilera mugatu eta kenkarien bilduma soila adostu duten horiek?".
Zinkunegiren ustez, "Gipuzkoan ere epe luzerako ikuspegia duten proiektu partekatuak eraikitzeko unea da". Zinkunegik azpimarratu du "gutxiengoan gotortuta" dagoela Gipuzkoako egungo Foru Aldundia "unean uneko kudeaketara mugatzen ari dena, gipuzkoarron interesak bazter utzita". Horren aurrean, azpimarratu duenez, "EH Bildu prest dago lidergoa hartzeko, eta etorkizuneko erronkei abangoardiako erantzunak emateko Gipuzkoatik". Lehen indar munizipalista direla gogorarazita, azpimarratu duenez "ez diogu uko egingo herritarren aginduari, lidergo politikoa hartuko dugu eta gobernatuko dugu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.
Pradalesek euskararen ofizialtasuna Europan defendatuko du, Frantziako Senatuan euskaraz egingo duen hitzaldian
Lehenengo aldiz izango da lehendakari bat Frantziako goi-ganberan, eta agertoki sinboliko hori baliatuko du, euskararen ofialtasunaren defentsan babes instituzional zabalagoa eskatzeko.