Gizarte Segurantza eta sare elektrikoko inbertsioak izango dituzte aztergai Pradalesek eta Sanchezek gaurko hitzorduan
Transferentzien Aldebiko Batzordea Madrilen bilduko da gaur, eskualdatu gabe dauden transferentziekin aurrera egiteko. Euskara Europan ofizial egitea, Europako Makroeskualde Atlantikoa sortzea, Euskadiren konektibitatea eta migrazioa ere jorratuko dituzte.
Sanchez eta Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Imanol Pradales lehendakariarekin bilduko da gaur, Moncloa Jauregian, eskualdatzeke dauden transferentzien alorrean aurrera egiteko.
Bestelako gaiak ere izango dituzte hizpide, hala nola industriaren etorkizuna bermatzeko sare elektrikoetan egindako inbertsioarekin lotutako gaiak, migrazioaren kudeaketa, Europako Makroeskualde Atlantikoa sortzea, euskara Europan ofizial egitea eta Euskadiren konektibitatea.
Aldebiko Batzordean, besteak beste, Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren transferentzia aztertuko dute. Antza denez, bi aldeek dute borondatea negoziazioek aurrera egin eta Euskadik bere gain har ditzan enplegu-politika guztiak eta prestazioen ordainketaren gaineko eskumenak.
Agintariak azaroaren 27an bildu ziren azkenengoz. Orduan, bi eskumen eskualdatzea erabaki zuten: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa eta Zinema eta Ikus-entzunezko Jarduera. Horrez gain, Makroeskualde Atlantikoaren sorrera bultzatzeko konpromisoa hartu zuten, eta euskararen ofizialtasunaz Europako erakundeetan eta migrazio-politikez aritu ziren.
Lehendakaritzako iturriek baieztatu dutenez, Pradalesek Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsen berresleipenaz hitz egin nahi du.
Zure interesekoa izan daiteke
PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik ondorioztatu dute ez zela ustelkeriarik egon Nafarroako lan publikoen esleipenetan
UPNrentzat, aldiz, Foru Parlamentuan abian jarritako ikerketa batzordeak are ageriagoan utzi du ustelkeria zantzuak badaudela. Talde guztiek gaur aurkeztu dituzte ondorioak.
Belarrak "15M aurreko" giroa sumatzen du eta adierazi du "bide horri jarraitu" behar zaiola
Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiak baztertu egin du bere alderdiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura-mozioa babestea.
Feijooren zentsura mozio proposamenak ez duela biderik egingo dio Pradales lehendakariak
Imanol Pradalesen arabera, PPren proposamenak Vox ekuazioan sartzea dakar, eta horrek ezinezko egiten du EAJk babesa ematea.
PPk Voxekin itxi du akordia Gaztela eta Leonen
Hiru hilabete eman dituzte negoziatzen, eta gaur, Alderdi Popularrak eta Voxek, eguerdiko hamabietan sinatuko dute gobernu-ituna, Gaztela eta Leonen. Santiago Abascalen alderdiak "lehentasun nazionala" bermatzea lortu du, eta zehazteke dago Extremadurako edo Aragoiko erroldatze eredua aplikatuko den.
Albiste izango dira: Pradales lehendakariari elkarrizketa TV3en, "12 minutos" saioa Nadia Calviñorekin eta 74. Zinemaldiaren kartelaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales, Espainiako politikaren egungo egoerari buruz: "Guri dagokigunez, alarma guztiak Vox agertzen denean pizten dira"
Kataluniako Generalitateko eta Galiziako Xuntaren presidenteekin batera, mahai-inguru batean hartu du parte gaur lehendakariak, Bartzelonan. Ohartarazi du Voxek autonomien estatua desagerrarazi egin nahi duela.
Arrigorriagako Udalak zinegotzi baten aurkako eraso transfoboa salatu du
EH Bilduk ere salatu du erasoa, eta elkartasuna adierazi dio biktimari. Joan den larunbatean izan zen eraso transfoboa.
EAJk erantzukizun politikoak eskatu dizkio Errenteriako alkateari eta Xenpelar auzia Arartekoaren eta Fiskaltzaren esku utzi du
Alderdi jeltzaleak adingabeak babesteko legezko betebehar guztiak bete ziren ala ez argitzea eskatu du.
Pradales, Espainiako politikaren egungo egoerari buruz: "Guri dagokigunez, alarma guztiak Vox agertzen denean pizten dira"
Imanol Pradales lehendakariak Cercle d'Economia foroak antolatu duen jardunaldi batean hartu du parte, Salvador Illa eta Alfonso Rueda Kataluniako eta Galiziako presidenteekin batera. Erkidegoen finantzazio ereduez ez ezik, Espainiako egoera politikoaz eta hauteskunde aurrerapenaz ere hitz egin dute. Zuhurtzia eskatu du Gasteizko Gobernuaren buruak, baina nabarmendu du aldaketa politikoaren aukerarekin ez dela tematu behar.
Feijook dio ez dabilela Moncloara iristeko "bidezidor" bila: "Ez nator mesedeak eskatzera, ezta ezer oparitzera ere"
"Egoera den bezain delikatua izanik, ezin gara hausnarketa arinekin jardun", adierazi du Feijook. Jasotako "aholku guztiak" eskertu ostean, "arduraz eta bere uste sendoen arabera" jokatzen jarraituko duela esan du.