Udazkeneko "hodei beltzak" gorabehera, 2026rako aurreikuspen ekonomikoen goranzko berrikuspena iragarri du Pradalesek
2025eko urriaren 28an 2026rako Euskadiko aurrekontuen proiektua onartuko dela nabarmendu du Pradales lehendakariak, "Euskadiko historiako altuena", bere hitzetan. Eusko Jaurlaritzak 2026rako aurreikuspen ekonomikoak gorantz berrikusiko dituela iragarri du, Euskadik munduko testuinguru zailari "eusteko eta aurre egiteko" gaitasuna duela erakutsi baitu.
Atalari buruzko albiste gehiago
Israelen aurkako protestek Vueltako helmuga 3 km aurreratzera behartu dute Bilbon
Manifestari ugari mobilizatu dira Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzearen aurka protesta egiteko.
Hatortxu Rock musika eta elkartasun jaialdiak ibilbidea amaituta, Aske jaialdiari emango dio bide
Euskal presoen sakabanaketak senideei eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko sortu zen jaialdia duela 26 urte eta 30 jaialdi egin dituzte ordutik, auzolana ardatz. Sakabanaketa amaituta, Euskal Herriaren Askatasuna izango du aldarri abenduan jaioko den jaialdi berriak.
Bizkaiko autoeskoletako langileek hirugarren greba egunari ekin diote
Goizeko 08:30ean manifestazioa abiatu dute Bilboko Casilda Iturrizar Parketik Bizkaiko autoeskoletako irakasleek. Zazpi hilabete daramatzate sindikatuek patronalarekin negoziatzen, baina hainbat bilera egin eta gero, ez dute akordiorik lortu. Hirugarren greba eguna dute gaur, lan hitzarmena berritzea eskatzeko.