MEMORIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Memoriaren Eguna ospatuko da gaur, eta Eusko Legebiltzarrean eta euskal hiriburuetan ekitaldi instituzionalak egingo dira

Memoriaren Eguna ospatuko da gaur, eta hainbat ekitaldi instituzional eigingo dira terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko. Eusko Legebiltzarrak omenaldiarekin irekiko du jardunaldia, 10:00etan, eta, ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Institutuak ekitaldi nagusia antolatu dute Gasteizen, eguerdian. 

Dia de la Memoria. Memoriaren eguna Parlamento Vasco. Legebiltzarra EFE
Memoriaren Eguna 2025ean. Argazkia: EFE

Eusko Legebiltzarrak ekitaldi instituzionala egingo du goizeko 10:00etan, Memoriaren Eguna dela eta. Bertan, alderdi politiko guztien ordezkariek eta biktimen senideek hartuko dute parte. Omenaldiak Euskadin indarkeria jasan zuten pertsona guztiak oroitzeko eta memoria partekatua aldarrikatzeko balio du.

Eguerdian, Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Institutuak jardunaldiaren ekitaldi nagusia antolatu dute Gasteizko Europa Jauregian, Imanol Pradales lehendakaria eta Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua buru. Omenaldian, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bat egingo dute, eta terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak gogoratuko dituzte, aintzatespen-, errespetu- eta bizikidetza-mezu baten bidez.

Euskadiko udal nagusiek ere ekitaldiak antolatu dituzte. Bilbon, Udalak lehen aldiz ospatu du Memoriaren Eguna Atalase espazio eskultoriko berrian, Guggenheim eta Euskadi plazaren artean. Omenaldian, Juan Mari Aburto alkatea buru dela, lore-eskaintza egingo dute biktima guztien oroimenez, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiaren parte-hartzearekin.

Donostian, bestalde, Udalak elkarretaratzea deitu du eguerdian Alderdi Ederreko memoriaren monolitoan, Jon Insausti alkatea eta udal ordezkariak bertan izango direla.

Jardunaldiak oroimenerako, hausnarketarako eta memoria inklusiboaren eta bakean oinarritutako bizikidetzaren aldeko konpromisorako topagune izan nahi du aurten ere.

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 12/02/2026.- Los diputados de Junts per Catalunya Miríam Nogueras (d), Josep María Cruset y Pilar Calvo a su llegada para asistir al pleno del Congreso de los Diputados este jueves. EFE/Kiko Huesca
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek aurrera atera du delitu-errepikatzaileen kontrako legea, PSOE, PP, Vox eta EAJren babesarekin

Aldeko 302 boto, kontrako 36 eta 8 abstentzio izan ditu Kode Penala eta Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen dituen ekimenak eta Senatura bidalliko da orain. Legeak, besteak beste, hiru urteko espetxe zigorra ezartzen du mugikorrak lapurtzen dituztenenetzat. Podemos, Sumar eta EH Bilduk ez dute neurria onartu eta, lapurretak geldiarazteko baliogarri ez izateaz gainera, eskuin muturraren suspergarri dela diote. ERC abstenitu egin da, legeak "kirats arrazista" duelakoan.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik dio EAJ eta PSE ez datozela bat auzi batzuetan, baina adierazi du hori konpontzeko eta egonkortasuna bermatzeko lanean ari direla

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak eta PSE-EEk, euskal erakunde nagusietan gobernukide direnek, "ez datoz bat" gai batzuetan, baina hori konpontzeko lanean ari dira, "egonkortasuna" bermatzeko eta Euskadin gobernu programa betetzeko. EAJk eta PSE-EEk hainbat arlotan dituzten desadostasunetako batzuk "Espainiako Gobernuaren zereginari buruzko" gaiei egotzi dizkie, eta adierazi du EAJk jarraitu egingo duela Espainiako Gobernuarekin dituen konpromisoak bere gain hartzeko zorrotz eskatzen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X