Autogobernua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak adierazi du erantzukizunez jokatu duela transferitu gabe dauden eskumenen aurrean

"Pentsatzen dugu hobe dela transferentzia horiek erabaki genuen bezala eta nahi dugun moduan gauzatu arte itxarotea", esan du Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.

La vicelehendakari primera del Gobierno, Ibone Bengoetxea, atiende a los medios de comunicación, antes del Euskalgintzaren Kontseilua, a 27 de diciembre de 2025, en Bilbao, Vizcaya, País Vasco (España). El festival se celebra con el objetivo de impulsar un nuevo ciclo de revitalización del euskera.



David de Haro / Europa Press

27 DICIEMBRE 2025;EUSKADI;FESTIVAL;EUSKERA;ENTRETEMIENTO;LENGUA;VICELEHENDAKARI;

27/12/2025

Ibone Bengoetxea, lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ziurtatu duenez, Jaurlaritzak "erantzukizunez" jokatu du Espainiako Gobernuarekin hitzartutako transferentziak akordioan adostu bezala "gauzatu arte" itxaronda. Gainera, berretsi du gaur-gaurkoz ez direla betetzen uztaileko aldebiko bileran hitzartutako "gutxieneko baldintza tekniko, ekonomiko eta juridikoak".

Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako "Pizkundea" ekitaldia hasi aurretik egin ditu adierazpenok Bengoetxeak, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, astelehenean Eskumenen Batzorde Mistoa egitekoa zen bilera urtarrilaren 16ra atzeratzeko erabakiaz egin du berba sailburuak. 

Ostiralean Jaurlaritzak esan zuenez, "une honetan ez dira bost eskumen horiek transferitzeko baldintzak betetzen", astelehenerako aurreikusita zegoen bilera behar bezalako baldintzetan eta berme guztiekin egin nahi bada behintzat.

"Hobe da itxarotea, eskualdatzea adostu genuen bezala eta nahi dugun moduan gauza dadin", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X