Aberri Egunaren aldeko ekitaldian parte hartzeko deia egin du Euskal Herria Batera ekimenak; martxoaren 28an, Lizarran
Aberri Eguna jai ofizial eta ospakizun egun bihurtzea eskatu dute antolatzaileek. "Nazio bat gara eta nazioek nazio izaera ospatu eta aldarrikatu behar dute. Gainerakoek bezala, guk ere gauza bera egin behar dugu", aldarrikatu dute.
Euskal Herria Batera herri-ekimeneko ordezkarien agerraldia. Argazkia: EFE
Martxoaren 28an Aberri Egunaren harira Lizarran (Nafarroa) ospatuko den ekitaldi berezian parte hartzeko deia egin die Euskal Herria Batera herri-ekimenak herritarrei.
Zehazki, Los Llanos kulturgunean egingo da ekitaldia. "Foru abolizioaren ondorioei aurre egiteko instituzionalizazio ahalegin politiko garrantzitsuenetako baten harrera eta laguntza lekua izan zen Hego Euskal Herriko lau lurraldeentzat, Lizarrako Estatutuaren bidez".
"Euskal herritarrok egun nazionala dugu. Elkarrekin ospa dezagun eta lan egin dezagun erakundeetan eta era guztietako elkarteetan, egun horrek merezi duen instituzionalizazioaren alde", nabarmendu du Ekhine Atorrasagasti EH Batera herri-ekimeneko kideak, gaur, larunbata, Gasteizko Foruen plazan egindako agerraldian.
Aberri Eguna jai ofizial eta ospakizun egun bihurtzea eskatu dute antolatzaileek. Hala, konbergentziaren aldeko deia egin dute, "proiektu politikoetan, lurraldetasunean, izaeran eta jatorrian ezberdintasunak ditugun arren. Euskal gizarteari eta munduari Aberrri Egunaren inguruan batzen gaituenaren mezua helarazi behar zaio: hemen dago Euskal Herria".
Eragile guztioi dagokigu nazioa eta Aberri Eguna gure egutegi politikoetan kokatzea", nabarmendu dute EH Batera herri-ekimenetik.
"Nazio bat gara, eta nazioek nazio izaera ospatu eta aldarrikatu behar dute. Gainerakoek bezala, guk ere gauza bera egin behar dugu. Aberri Eguna balioan jartzen, sustatzen eta instituzionalizatzen saiatu gara eta saiatuko gara", azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Etchegarayk eta Blancok hartu dute Baionako eta Biarrizko alkate kargua
Atzo, aldiz, Kanboko eta Hendaiako aginte makila jaso zuten Peio Etxelekuk eta Kotte Ecenarrok. Bigarren itzuliaren ostean alkate karguak hartu eta gero, orain argitzeko dagoen bakarra da Euskal Hirigune Elkargoko presidente izateko hautagaiak nortzuk izango diren. Etchegarayk ez du gaur horren inguruko arrastorik eman.
Bizikidetza eraikitzeko, egian oinarritutako memoria eskatu du Eneko Anduezak
Euskadiko sozialista gazteek Oroimen Hegoak sariak banatu dituzte Donostiako Miramar Jauregian. PSE-EEk ezberdin pentsatzeko askatasuna bermatzeko lanean jarraituko duela aldarrikatu du Anduezak.
Euskadiren eraikuntzan buru-belarri arituko den gazteria aldarrikatu du Aitor Estebanek, pankarta atzean geratzen direnen aurrean
EGI egunaren ekitaldi nagusian parte hartu du Aitor Esteban EBBko presidenteak, Mungian. Gizartean eta alderdian euren lekua hartzeko eskatu die gazte jeltzaleei.
Aireportuen kudeaketan parte hartzeko gaitasunak iritzi ezberdinak sortu ditu euskal alderdien artean
EAJk uste du "albiste bikaina" dela, eta PSE-EEk, berriz, akordioa bere dimentsioan jartzeko eta gehiegizko espektatibarik ez izateko eskatu du. Oposizioak kritikatu du "lehendakariak argazki bat bilatu duela Madrilen", eta akordioa "kea baino ez" dela.
Mikel Serrano, Zumarragako PSE-EEko alkatea, Korrikaren lekukoarekin
Alkateak eraman du Korrikaren lekukoa Gipuzkoako udalerriko Udalbatzari esleitutako kilometroaren lehen metroetan. PSE-EEk Korrikan alderdi gisa ez parte hartzea erabaki zuen, CCOOk betoa jaso ostean, baina ordezkari batzuk parte hartzen ari dira.
Aena aztertzen ari da Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak egin duten akordioaren aurkako neurriak hartzeko aukera
Enpresa publikoak azpimarratu duenez, aldebiko organo berria "aholku-emailea besterik ez da izango" eta ez ditu bere eskumenak aldatuko. Gainera, ohartarazi du arriskuan jar daitekeela legedia, egungo araudiaren mugak gainditzen badira.
Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du
Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.
Pradalesen iritzian,"akats politiko larria" da 'Guernica' ekartzeari atea ixtea kontserbazio txostena jasotze hutsagatik
Lehendakariaren arabera, Reina Sofia Museoaren ezezkoak ez luke nahikoa izan behar Pablo Picassoren margolana Bilboko Guggenheimera 9 hilabetez ekartzea baztertzeko. Guernica Euskadira ekarrita munduari "erreparazio" mezu bat bidaliko litzaioke, horren ustez, eta hori esan dio Pedro Sanchezi.
Lehendakaria: “Adostutakoa oso ona izango da euskal ekonomiaren lehiakortasunarentzat eta ongizatearentzat”
Egungo egoerak lankidetza erritmo handiagoa eskatzen duela esan du Imanol Pradales lehendakariak, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin transferentzien inguruko akordioa lortu ostean.
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Arma zuriak eramateagatik indarrean dagoen zehapen-araubidea indartu egingo da, aldaketak bultzatuko dira delituak errepikatzen dituzten delitugileekin erabili beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasun esparruan parte-hartze operatibo "erabilgarria" izatea erraztuko da.