TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua, Gatazka Ekialde Hurbilean eta BBK Liven XX. urteurrenaren aurkezpena

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritza gobernu bilera

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 31ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua: Gobernu Kontseiluaren bileran onartutako gaien berri emango dute egueradia. Maria Ubarretxena bozeramailearekin batera, Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun sailburua agertuko dira. 

- Gatazka Ekialde Hurbilean:  AEBk eta Israelek Irani eraso egin ostean Ekialde Hurbilean piztutako gatazka bogarren astean da dagoeneko. Trumpek gerra hasi zenean esan zuenari eusten dio, gerrak 4-6 aste iraungo duela, alegia, baina erasoek jarraitzen dute, batean eta bestean, gau eta egun. 

- BBK Live XX. urteurrena: Bilbao BBK Live jaialdiak 20 urte beteko ditu aurten eta egitarau berezia prestatu dute. Gaur aurkeztuko dute Udaleko, BBK Fundazioko eta Last Tourreko arduranek. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X