Andaluziako hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara

Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.

El coordinador federal de IU y candidato de Por Andalucía a la Presidencia de la Junta, Antonio Maíllo, atiende a los medios de comunicación  en el Parlamento de Andalucía, a 17 de marzo de 2026 en Sevilla (Andalucía, España). El coordinador federal de IU y candidato de Por Andalucía a la Presidencia de la Junta, Antonio Maíllo, ha atendido a los medios de comunicación tras un desayuno informativo sobre el programa de la coalición.



Joaquín Corchero / Europa Press

17/3/2026
Antonio Maíllo, Andaluziako Juntako presidentegaia. Artxiboko argazkia: Europa Press.

Ezkerreko indarrak batera aurkeztuko dira maiatzaren 17an Andaluziako hauteskundeetara, Por Andalucia koalizioan, Podemosek, Izquierda Unidak, Sumarrek eta beste alderdi politiko batzuek akordioa egin ostean.

Hautagaitza horren asmoa talde aurrerakoi desberdinak bilduko dituen “espazio komuna” indartzea da. Horiekin bat egin duten beste alderdien artean daude Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde.

Akordioa 10 ordu baino gehiago negoziatzen eman ostean heldu da. Oraingoan, aurreko deialdietan ez bezala, koalizioak ez ditu epeak agortu, eta erregistratu ahal izan da. Por Andaluciaren arabera, alderdiak gehitzeak alternatiba "sendoa eta ezaguna" osatzea ekarriko du.

Koalizioak fase berri bati ekingo dio orain, proposamenak lantzeari eta hauteskunde-kanpaina prestatzeari, hain zuen. Antonio Maillo IUko koordinatzaile federala izango da Andaluziako Juntarako presidentegaia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X