EPAIKETA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kitchen auziko polizia-ikerketaren buruak esan du Barne Ministerioak Barcenasi kontrol "sakona" egin ziola, espetxean zela

Ministerio Fiskalak egindako galderei erantzunez, ikerketa polizialaren arduradunak azaldu du ikerketak argi utzi zuela Villarejok bi pertsonari ematen ziela auziari buruzko aurrerapausoen eta albisteen berri: Eugenio Pino zuzendari laguntzaile operatiboari eta "batez ere" Estatu idazkari ohi Francisco Martinezi.    

auzitegi nazionala
Auzitegi Nazionala. Argazkia: Europa Press

Kitchen auziko polizia-ikerketaren buruak Auzitegi Nazionalean deklaratu duenez, Mariano Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioak Luis Barcenas PPren diruzain ohiari kontrol "sakona" egin zion, hura espetxean zegoela.

Horixe adierazi du Kitchen auziaren gaineko epaiketaren hirugarren saioan, zeinetan PPk Barcenasi informazioa lapurtzeko antolatutako operazioa hartu duten hizpide. Besteak beste, Jorge Fernandez Diaz ministro ohia, Francisco Martinez Segurtasuneko Estatu idazkari ohia, Jose Manuel Villarejo komisario ohia eta Eugenio Pino Polizia Nazionalaren zuzendari laguntzaile ohia daude auzipetuta, Kitchen auziarekin lotuta.

Ministerio Fiskalak egindako galderei erantzunez, ikerketaren buruak azaldu du Poliziaren jardunak argi utzi zuela Villarejok bi pertsonari ematen ziela Kitcheni buruzko aurrerapausoen eta albisteen berri: Eugenio Pino zuzendari laguntzaile operatiboari eta "batez ere" Estatu idazkari ohi Francisco Martinezi.    

Lekuko joan da deklaratzera, eta ia hiru orduz izan da haren testigantza ematen. Adierazi du badituztela Barcenasen txoferrarekin —diruzain ohia espiatzeagatik dago akusatuta—Villarejok izandako zenbait elkarrizketa. Dirudienez, elkarrizketa horietan, Barcenasen gidariak Villarejori esan zion "oso minduta" zegoela, "kontrol oso zorrotzak" igaro behar zituelako espetxean, "jarraipen bereziko preso gisa" zuten arren.

Barne Ministerioaren buruzagitzak egindako jarraipenari esker jakin zuten Barcenasek preso bati eskatu ziola bila eta ezaba zitzala Rajoyrekin eta PPren buruzagi Javier Arenasekin izandako elkarrizketen audioak. Horren truke diru kantitate zehaztu gabeko bat eman omen zion presoari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Migratzaileen erregularizazioari buruzko gida bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, "denbora errekorrean"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak iragarri duenez, egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak onartuko duen "behin betiko" testua izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gida bat egin eta argitaratuko du, "denbora errekorrean". Horretan, izapideak egiteko baldintzak eta urratsak azalduko dira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Gauetik goizera Iparraldea ez da abertzale bihurtu; dinamikak oso ezberdinak dira, eta, askotan, pertsonalak"

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, de Andres popularrari erantzun dio esanez "PPk herri honetan zer gertatzen den jakin gabe" jarraitzen duela. Jeltzaleen buruak uste du "irakurketa erabat okerra" egitea dela "goizetik gauera Iparraldea abertzale" bihurtu dela pentsatzea. "Ez da hori kontua. Dinamika oso ezberdinak dira Iparraldean, eta askotan pertsonalak dira", ohartarazi du. Eta adierazi duenez, ezin zioten Jean-Rene Etchegarayri  irabazten utzi, azken urteetako bere politikak "egokiak ez" zirela esan ostean eta Peio Etxalekurekin izandako "tentsioen" ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X