Gorde
Kendu nire zerrendatik

Horrela jarraitu dugu, zuzenean, Politika Orokorreko Osoko Bilkura

Arratsaldeko 19:00etan amaitu da saioa. Goizean, Imanol Pradales lehendakariak bere egitasmoak azaldu ditu. Arratsaldean, talde parlamentarioek euren txanda izan dute, eta lehendakariak erantzuteko aukera izan du. Horrela kontatu dugu, zuzenean, gaurko saioa. 

VITORIA, 17/09/2026.- El lehendakari, Imanol Pradales, interviene este jueves en el segundo debate de Política General en el Parlamento Vasco de la decimotercera legislatura, en el ecuador de su mandato, y en el que la oposición confrontará sus modelos y propuestas sobre autogobierno, vivienda, economía, empleo y sanidad, entre otros asuntos. EFE/ Adrián Ruiz Hierro

Politika orokorreko osoko bilkura

Autogobernua berritzeko pauso bat emateko eskatu die lehendakariak alderdi eta eragileei: "Nire esku dagoen guztia egiten jarraituko dut".
Lehendakariak bost "herri konpromiso" aurkeztu ditu legegintzaldirako
Pradalesek iragarri du 340 milioi euro bideratuko dituela eraikin publikoak eta etxebizitzak klimatizatzeko

Lehendakariak egindako lana goraipatu du Diez Antxustegik, "jendearen gertu dagoelako" eta entzuten eta erantzuten dakielako. Jaurlaritzaren egonkortasuna ere nabarmendu du eta politikak klase ertainetan fokua jartzearen aldeko apustua egin du, "gizartea mantentzen dutelako.

Antxustegik ez du baztertu EH Bildurekin akordioak lortzea, nahiz eta une honetan konfiantza "eskasa" izan. Izan ere, azken hilabeteetan koalizio soberanistak ezezko botoa eman die hainbat legeri, hala nola Etxebizitza legeari, Gardentasun legeari edo Osasun Itunari.

Antxustegik "leialtasuna" eta "diskrezioa" eskatu dizkie EH Bildu eta PSE-EEri, estatus berria "ondo atera dadin"

Taldeen agerraldiak amaitzeko, hitz egiten azkena Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramailea da. Bere hitzaldian, jeltzaleen bozeramaileak "leialtasuna eta diskrezioa" eskatu du EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk estatutuaren erreformaren inguruan egiten ari diren negoziazioei buruz.

Era berean, Euskadik estatutu berri bat izateko beharra nabarmendu du, etorkizuna eraikitzea eta arazoak konpontzea ahalbidetuko duen autogobernu gehiago izateko. Negoziazioa "ondo ateratzeko", alderdiak leialak eta diskretuak izan behar dutela uste du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Sindikatuekin kontrastatu ondoren, EH Bilduk euskararen ikaskuntza unibertsalizatzeko eta legez eskubide subjektibo bihurtzeko lege-proposamena aurkeztuko duela iragarri du.

Bere hitzaldian, Otxandianok adierazi du EH Bilduk "subiranotasun politiko handiena" nahi duela Euskadirentzat, baina badakiela autogobernua beste modu batean interpretatzen duten beste aukera politiko batzuk ere badaudela.

"Ez dugu behar identitate nazionala modu berean sentitzea, ezta herrialde honek Espainiarekin eta Europarekin izan dezakeen harremanaren azken helburua partekatzea ere", onartu du Otxandianok. "Zerbait ahaltsuagoa partekatzearen" alde agertu da EH Bilduko ordezkaria. "Etorkizun zalantzagarriari eta aro aldaketari aurre egiteko beharrezko tresnez hornitzen den komunitate politiko gisa eratzeko eta berresteko borondatea" agertu du.

Bere ustez, autogobernuari buruzko etorkizuneko ituna da euskal alderdiek esku artean duten "lanik garrantzitsuena". "Buka dezagun duela denbora gehiegi hasitako prozesua", esan du.

Otxandianok nabarmendu du "mehatxuaren aurrean batasuna, alderdiaren gainetik aberria"

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramailea hasi da hizketan. Eskuinari erreferentzia egin dio Otxandianok eta batasunaren beharra azpimarratu du. “Mehatxuen aurrean batasuna, eta alderdiaren aurretik aberria”, esan du.

Halaber, eskua luzatu dio lehendakariari adostasunak lortzeko, eta Euskadiri beharrezko tresnak emateko ultraeskuinaren gorakadak, klima-aldaketak eta adimen artifizialaren garapenak markatutako "garai aldaketari" aurre egiteko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

PSE-EEren idazkari nagusiak euskal estatutu berria ere izan du hizpide. "Eskubideen estatutua izan behar da, ez identitateena", esan du, eta "konstituzionala eta barneratzailea izango da edo ez da izango, eta ezberdinen arteko akordio baten emaitza izango da, edo ez da herri proiektu bat izango", ohartarazi du.

Anduezak adierazi duenez, "elkarbizitza jabetza-sentimenduaren monopolioa inork ez duela onartzea da". "Euskaraz hitz egin ahal izatea, Espainiako edo Kolonbiako kamiseta eramatea, ezkerraren ideiak defendatzea, Eibar edo beste edozein talde animatzea eta proiektu komun bat partekatzea, baimenik eskatu behar izan gabe", gaineratu du.

"Euskal gizarteak ez du behar alderdiek azaltzea nor den euskaldunena. Hobeto nola biziko den azaltzea behar du", adierazi du.

Gaineratu du, "euskararen eta enplegu publikoaren inguruko adostasunak hausteak kezkatzen" duela. "Euskara sustatzea betebehar demokratikoa da. Baztertzeko erabiltzea, arduragabekeria bat. Hizkuntza-eskakizunek lanpostu bakoitzaren benetako funtzioei lotuta egon behar dute, proportzionaltasunez aplikatu behar dira eta herritarrek enplegu publikora iristeko arrazoizko aukerak izatea ahalbidetu behar dute", azpimarratu du.

Andueza EH Bilduri ere zuzendu zaio, eta etxebizitzaren gaiak koherentzia behar duela esan dio. "Ezin da lege bat bozkatu eta gero bere tresnak ukatu. Udaletan ezin da gobernatu eta lurzoruari eta hirigintzari muzin egin. Ezin da kexaren pankartaren buru izan eta, aldi berean, eraikuntza-zifrak biderkatzen dituzten proposamenak aurkeztu, nola, non eta zer baliabiderekin azaldu gabe", esan du.

"Etxebizitza ez da demagogiarekin konpontzen. Legeekin, aurrekontuekin, lurzoruarekin, erregulazioarekin eta eraikitako etxebizitzekin konpontzen da", gaineratu du.

"Eta horrek funtsezko desberdintasun batera garamatza. Guk ez dugu nahi etxebizitza etengabeko borrokarako arrazoi izatea. Herri-politika bat izatea nahi dugu, Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen arteko akordioekin. Herritarrek ez dute errurik banatu beharrik; giltza bat eman behar diogu", amaitu du.

Andueza: "Euskadik ez du zaratarik eta diagnostikorik behar, erabakiak baizik"

Eneko Andueza PSE-EEko eledunaren txanda da. Anduezak egungo egoeraz hitz egin du, eta esan du "Euskadik ez duela ez zaratarik ez diagnostikorik behar; erabakiak behar ditu".

"Osasun-arazoak ez dira konpontzen errua beste administrazio bati egotziz. Hezkuntza-emaitza txarrak ez dira zuzentzen beste herrialde batzuetako batez bestekoaren atzean ezkutatuta. Segurtasunik eza ez da desagertzen sorterrien berri ematen. Eta etxebizitza ez da bermatzen adierazpen solemneen bidez", adierazi du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

De Andresek Imanol Pradales lehendakariari leporatu dio "euskal gizartean dauden tentsio-klimak" alde batera utzi izana. Adibide bezala jarri ditu alderdi politikoen egoitzei egindako erasoak eta ertzainek jasandako erasoak.  Seguratasunaren arloaren inguruan gutxi hitz egin izana ere aurpegiratu dio.

De Andresek lehendakariari aurpegiratu dio ezin duela bere kudeaketaz harro egon. Gogora ekarri ditu iraungitako txertoen krisia edo Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikak. "Propagandarekin ez dira konponduko etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak", esan du.

Gainera, PISA txostenean Euskadiren "aringarririk gabeko porrota" EAJren gobernuek urteetan zehar garatutako "ereduaren porrotarekin" lotu du. Popularreran erabera, "euskara porrotaren zati bat da". "Ama hizkuntza ez den hizkuntza batean eskolaratzeak hezkuntzaren porrota dakar", azpimarratu du.

Javier de Andres: "Autogobernu gehiago izateak ez du esan nahi bizi-kalitate handiagoa dagoenik, ongizate gutxiago baizik"

Sumarren ondoren, PPren txanda da. Javier de Andres bozeramailea hasi da hizketan. "Autogobernu gehiago izateak ez du esan nahi bizi-kalitate handiagoa dagoenik, ongizate gutxiago baizik", esan du. De Andresek uste du Euskadik azken urteotan izan duen bilakaera "ez dela positiboa", EAJ-PSE koalizio-gobernua "gaizki kudeatzen" ari delako.

Iragarkia
18:00 - 20:00

"Herrialdea kontrolpean duzuela uste duzue, baina zerbitzu publikoak eta jendearen egunerokotasuna sorbalda gainean daukazue. Orientazio politikoko kontua da", kritikatu du Sumarrek.

Hernandezek Osakidetzaren kudeaketa ere kritikatu du, eta "erantzunkizunak saihestea" leporatu dio sailari. "Ezin zaio Estatuari leporatu itxaron-zerrenden, lehen mailako arretaren gaibeheraren eta espezialistengana iristeko zailtasunen erantzukizuna", planteatu du.

Eusko Jaurlaritzaren autogobernuaren ideiarekin ere ez du bat egin. "Kontua ez da soilik zenbat eskumen ditugun, eskumen horiekin norentzat gobernatzen duzuen baizik", esan du.

Gobernua eskuinerantz doala esan du Sumarrek

Sumarreko Jon Hernandezek hartu du hitza. Hernandezek adierazi duenez, "Gobernu honetatik gero eta urrunago gaudela egiaztatu dugu. Gero eta nabarmenagoa da zein norabide aukeratu duten". "Gobernu hau eskuinerantz doa, EAJk bultzatuta, eta guk zerbitzu publikoak, aberastasunaren birbanaketa, etxebizitzarako eskubidea, ingurune naturala garapen kapitalistaren aurrean eta pertsona guztien eskubideak defendatzen jarraitzen dugu", esan du.

"Gure Euskadi ez da zuena. Eta argi dago zuena ere ez dela gurea", gaineratu du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Pradalesen legealdiari kritika egin dio Voxek

Legealdiko bi urteak kritikatu ditu Martinezek. "Pradales benetako porrota izan da euskaldunontzat. Haize freskoa bezala iritsi zen, eta handik bi urtera aire bizituagoa arnasten dugu. Euskadi berri baten ordezkari gisa aurkeztu zen, eta bi urteren ondoren, zerbitzu publikoen narriadura handiagoa duen Euskadi bat dugu", esan du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Taldeen txanda

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak abiatu du arratsaldeko saioa. Azken bi urteetan euskaldunen bizi kalitatea hobetzeko zer egin duen galdetu dio Martinezek lehendakariari eta etxebizitzaren, osasun arloaren eta segurtasunaren arazoak nabarmendu ditu.

Erreakzioak: PSE pozik agertu da Jaurlaritzak politikan, enpleguan eta etxebizitzan erabilitako politikekin

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erreakzioak: Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erreakzioak: EH Bilduk autogobernuan "lider" izan dadila eskatu dio Pradalesi

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erreakzioak: Alba Garcia: "Lehendakariak ardura gehiago bere gain hartu beharko lukeela uste dut"

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erreakzioak: Laura Garridok Pradalesen "enpatia falta" kritikatu du eta "autokonplazentzia" erakutsi dituela esan du

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erreakzioak: Diez Antxustegi: "Jendearengandik oso gertu dagoen lehendakari bat ikusi dut"

Iragarkia
18:00 - 20:00

Autogobernua berritzeko pauso bat emateko eskatu die lehendakariak alderdi eta eragileei: "Nire esku dagoen guztia egiten jarraituko dut"

POLITIKA OROKORREKO OSOKO BILKURA

Autogobernua berritzeko pauso bat emateko eskatu die lehendakariak alderdi eta eragileei: "Nire esku dagoen guztia egiten jarraituko dut"

EITB

Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteari dei egin dio Espainiako legegintzaldia amaitu aurretik Gernikako Estatua osorik bete dadin sustatzeko. 

Iragarkia
El Lehendakari, Imanol Pradales, durante el pleno de Política General en el Parlamento Vasco, a 17 de septiembre de 2026, en Vitoria-Gasteiz.
18:00 - 20:00

Lehendakariak bost "herri konpromiso" aurkeztu ditu legegintzaldilarako

POLITIKA OROKORREKO OSOKO BILKURA

Lehendakariak bost "herri konpromiso" aurkeztu ditu legegintzaldiaren bigarren zatirako

EITB

Pradalesek azpimarratu du arreta berezia jarriko duela klima aldaketan, AAn, enpleguan, hezkuntzan eta ongizatean.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Amaitu da lehendakariaren agerraldia

Legebiltzarrak 14:30ean ekingo dio berriro, eta talde parlamentarioen txanda izango da orduan.

Lehendakariak euskal etorkizun politikoa erabakitzeko mekanismoak dituen estatutu bat defendatu du

Lehendakariak Estatutu itun berri bat defendatu du, Euskadiren etorkizun politikoari buruzko "erabakitzeko mekanismoak" eta "euskal berezitasun nazionala" aitortuko dituena. Espainiako politikan "garai ilunak" iristeko aukeraz ere ohartarazi du hitzaldian.

Gernikako Estatutua garatzeak estatutuaren itun berrian behin betiko aurrera egitea ahalbidetuko lukeela adierazi du, nazioaren berezitasunarekin lotutako akordio sakonekin, etorkizun politikoa erabakitzeko formulekin, gaitasun politiko berriekin edo Euskadik Europako eta nazioarteko gaietan parte hartzearekin.

Itun politiko berri batek autogobernuan "jauzi kualitatibo bat" ematea ahalbidetuko duela gaineratu du, "adostasun zabalak eraikiz". Horretarako, alderdi politikoei, erakundeei, eragile sozialei, ekonomikoei eta akademikoei pauso bat emateko eskatu die.

Espainiako politikan "garai ilunak" daudela ohartarazi du lehendakariak eta esan du ezin dela baztertu Estatuaren funtzionamenduaren "ikuskera antidemokratikoa" dutenek Espainiako botere politikoa eskuratzea. "Ez dute egungo lurralde-antolaketan sinesten, eta Euskadik herri gisa duen nortasuna ukatzen dute", esan du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Autogobernuaren defentsa egin du lehendakariak

"Ez dugu onartuko formei eta prozedurei buruzko ikasgairik autogobernuaren defentsa eta garapena egiteko. Eta ez dugu onartuko ikasgai hau borroka politikorako tresna gisa erabiltzea.

Izan ere, Euskadiren etorkizunerako gai garrantzitsu bati buruz hitz egiten ari gara. Eta horrekin ez da jolasten. Autogobernua ongizatearen sinonimo izan da eta da Euskadirentzat", esan du Pradalesek.

Jaurlaritzaren estrategia digitalaren berrikuspena

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak irakaskuntzan duen estrategia digitalaren "sakoneko berrikuspena" iragarri du, Euskadiko ikastetxe guztietan pantailak erabiltzeko jarraibideak "eguneratuta".

Iragarkia
18:00 - 20:00

PISA txostenaren datu txarrak onartu ditu Pradalesek

PISA txostenaren emaitzak txarrak onartu ditu lehendakariak. "Ez dira Euskadirentzat nahi ditugunak. Eta ezin ditugu onartu. Gobernu honek aurpegia ematen du. Gure erantzukizuna gure gain hartzea dagokigu. Autokritika nahitaezkoa da hobetzeko. Hala ere, erronka horrek guztion parte hartzea eskatzen du: Gobernua, gizartea eta, bereziki, hezkuntza-komunitatea". esan du.

Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du

Gutxieneko Lanbide Arteko Soldatan aurrera egitearen alde agertu da lehendakaria. "Eragileei zuzen-zuzenean esan diet prest gaudela beti elkarrizketa sustatu eta akordioak errazteko. Baina emaitzak lortzeko bi aldeak mahai berean esertzea ezinbestekoa da: sindikatuak eta patronala. Marra gorririk gabe, adostasunera iristeko borondate zintzoarekin, eta aitzakiak alde batera utziz", esan du.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Lehen sektoreari zuzendutako laguntzak iragarri dituzte legebiltzarrean

"Euskadiko Nekazaritza, Basogintza, Arrantza eta Elikadura Sektorea Klima Aldaketara Egokitzeko Plana jarriko dugu abian. Plan horrek bere baitan jasoko ditu alerta goiztiarrak, ustiategien autonomia hidrikoa, uraska iraunkorrak, ureztatze eraginkorragoak, edo sektorearen ahotsa plangintza hidrologikoan. Duela gutxi transferitutako nekazaritza-aseguruen, erreserba estrategikoaren eta mutualizazioaren kudeaketaren eta larrialdi-funtsaren bultzadaren bidez, lehen neurriak aktibatuko ditugu, 50 milioi euroko hasierako kopuruarekin", adierazi du lehendakariak.

340 milioi euroko laguntza Euskadiko osasun-zentroak, ospitaleak, eskolak, polizia-etxeak eta etxeak klimatizatzeko

Lehendakariak 340 milioi euroko neurri-sorta berria iragarri du datozen bi urteetarako, Euskadiko osasun-zentroak, ospitaleak, eskolak, polizia-etxeak eta etxeak klimatizatzeko.

Lehenik eta behin, "klimatizazio sistema eraginkor eta iraunkorrak ezartzeko ekimen aitzindaria" garatuko dutela aurreratu du. EAEko herritar guztiek parte hartu ahal izango dute programa horretan, eta etxeetan, osasunean eta irakaskuntzan, industrian eta zerbitzuetan zehaztuko dela, azaldu du.

Bigarrenik, erosotasun termikoko inbertsioak iragarri ditu ikastetxeetan, Hezigiroren bidez, eta osasun-zentroetan eta ospitaleetan ere, osasun-azpiegiturak egokituz.

Hirugarrenik, alerta goiztiarreko sistemak hobetuko dira, portuetan, kaietan. Euste-dikeetan inbertsioak egingo dira Orion, Ondarrun edo Mutrikun, eta Egokitzapen Proiektu Frogatzaileak abiaraziko dira Zarautzen, Bakion edo Txingudin.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Mugarik gabeko herria

"Nafarroarekin lankidetza estuan jarraitu eta Iparralderekin Memorandum berria sinatuko duteka, mugarik gabeko Herrian sinisten dugulako", esan du. 

Euskadiko klima politikoa nabarmendu du lehendakariak

Euskal politikaren "klima" defendatu du lehendakariak. Azken astean izandako bilera-sortan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkie errespetutik entzuteko eta hitz egiteko izan duten ahalmenagatik.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Imanol Pradalesen hitzetan, "autoritarismoaren eta populismoaren gorakadak, arauetan oinarritutako ordenarekiko mespretxuak eta botere-tresna gisa indarraren erabilerak" nazioarteko harremanak eraldatzen ari dira.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Segurtasuna

Lehendakariak gogora ekarri ditu segurtasun datuak.

Iragarkia
lehendakaria eusko legebiltzarrean
18:00 - 20:00

Europaren defentsa

Lehendakariak Europaren defentsa egin du eta "inoiz ezagutu dugun proiektu politiko onena" dela esan du. "Euskadik proiektu horretan sinesten due eta gure ahotsa Bruselara eramaten jarraituko dugu, Europa lehiakorrago bat lortzeko", gaineratu du.

Ceutako egoerak "bideratu gabe" jarraitzen duela deitoratu du Pradalesek eta "migrazioaren instrumentalizazioa" salatu du

Egun bizi dugun "ziurgabetasun eta aro aldaketa egoeran Euskadik norantz jo behar duen" galdetuz hasi du hitzaldia lehendakariak. Puntu honetan, aldaketa demografikoa eta, zehazki, migrazioa aipatu ditu.

"Uztailaren 30ean eta 31n alderdirik gordinena ikusi dugu. Ordu gutxitan, 80.000 pertsona sartu ziren Ceutan, Europako hegoaldeko mugan. Modu desordenatuan, irregularrean eta inolako segurtasun-bermerik gabe egin zuten. 140 pertsona baino gehiago hil ziren", adierazi du.

Gaur egun oraindik egoera ez dela bideratu deitoratu du Pradalesek eta, gaineratu du migrazioa eta giza drama geopolitikaren beste elementu bat bezala erabiltzen ari direla.

Arduraz jokatzeko deia

Gaurko saioan arduraz hitz egiteko eskaera egin die legebiltzarkideei lehendakariak. "Marra gorririk zapaldu gabe; eredugarri izaten saiatuz. Zintzo eta gizalegez", esan du Pradalesek.

Hastear

Lehendakaria eserita dago jada bere eserlekuan. Hastear da saioa.

Jarraitu zuzenean politika orokorreko eztabaida

Streaminga

Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean

09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Iragarkia
Parlamento Vasco
18:00 - 20:00
Parlamento Vasco

Sumarreko Jon Hernandezek adierazpenak egin ditu sarreran

Iragarkia
18:00 - 20:00

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen balorazioa

Iragarkia
bakartxo tejeria eusko legebiltzarreko presidentea
18:00 - 20:00

Voxeko Amaia Martinez legebiltzarkideak EAEko Auzitegi Nagusiak sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko Eusko Jaurlaritzaren dekretua baliogabetu izana baloratu du

Iragarkia
18:00 - 20:00

Lehendakaria 09:30etan igoko da tribunara

Ohi bezala, lehendakaria 09:30etan igoko da tribunara. Imanol Pradalesek ez du denbora-mugarik izango bere hitzaldia egiteko. Ostean, atsedenaldi labur bat egingo dute legebiltzarkideek, eta 14:30ean ekingo diote berriz saioari. 

Ordu horretan, taldeen txanda izango da. Txikienatik handienera, talde bakoitzak 30 minutu izango du proposamenak egiteko eta lehendakariak azaldutakoari erantzuteko.  Talde Mistoa osatzen duten alderdiek, Voxek eta Sumarrek, 30 minutu horiek konpartitu beharko dituzte. 

Vox eta Sumarren ondoren, PPren txanda izango da. PSE-EEk hartuko du hitza ondoren, eta, amaitzeko, EH Bilduk eta EAJk izango dute tribunara igotzeko aukera.

Taldeen hitzaldiak entzun ondoren, Imanol Pradalesek bigarren hitz txanda izango du, beste behin ere denbora mugarik gabe.

Eta azkenik, talde parlamentarioek azken erantzun bat emateko aukera izango dute, oraingoan gehienez 10 minutuko hitzaldiarekin. 

Eusko Legebiltzarrak politika orokorreko eztabaida egingo du, hauteskunde aurreko giroan murgilduta

Etxebizitza, osasuna, euskara, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa izango dituzte hizpide Imanol Pradales lehendakariak 09:30etik aurrera.

EUSKO LEGEBILTZARRA

Politika orokorreko eztabaidak emango dio hasiera Legebiltzarrean hauteskunde giroko urte politikoari

EITB

Etxebizitza, osasuna, euskara, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa izango dituzte hizpide, besteak beste, Imanol Pradales lehendakariak eta alderdi politikoetako bozeramaileek 09:30etik aurrera. Gernikako Estatutuaren eskumenen eskualdaketari eta estatus politiko berriari buruzko aipamenak ere ez dira faltako.

Parlamento Vasco