Ortuzar:'EH Bildu eta Podemosen arteko ituna da EAJren arerio bakarra'
Hauteskunde kanpainako bederatzigarren egunean, Andoni Ortuzar EAJren presidenteak "segurtasun eta egonkortasun" bermetzat aurkeztu du bere alderdia, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek egin dezaketen balizko aliantzaren aurrean; izan ere, "biek batera indar asko" izan dezaketela ohartarazi du.
Donostian egindako mitinean, Ortuzarrek gaur arte argitaratutako inkestak izan ditu hizpide. Bere esanetan, denak datoz bat "Urkullu eta EAJ gobernatzeko aukerarik onena" direla adieraztean; kontrara, "Espainiako betiko alderdiak (PP eta PSOE), maldan behera dabiltza, eta gero eta garrantzia gutxiago dute gure herrian".
Inkestek beste ondorio bat agertzen dutela azaldu EAJko presidenteak: "Podemos ez da 'sorpassoa' ematera iristen eta ezker abertzalea ez da ondoratzen".
"Baina, kontuz, biek batera indar asko izan dezakete", abisatu du Ortuzarrek. Horren aurrean, hauteskundeetan gobernatzeko bi aukera egongo direla uste du: "Bata, EAJk eta Iñigo Urkulluk lehendakari gisa ordezkatzen dutena, eta, bestea, EH Bilduk eta Podemosek bat eginda eratuko dutena".
Arratsaldean, Agurainen (Araba) egin den mitin batean, Iñigo Urkullu lehendakari eta Eusko Legebiltzarrerako EAJren Arabako zerrendaburuak "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu du EAJri 28 eserleku aitortzen dizkioten azken inkesten aurrean. Konfiantzarako lekurik ez dagoela ohartarazi ostean, "azken hatsera arte" lan egitera deitu du. "Izan liteke parlamentariren bat ehunka botoren mende egotea", zehaztu du.
Horrez gain, berriro errepikatu du Euskadirentzat "ezinbestekoa" dela Eusko Jaurlaritza "indartsu eta egonkorra", baina baita "irekia eta malgua dena", eta "hauteskundeak behin eta berriz errepikatzen dituena".
EH Bildu
Pello Urizar Eusko Alkartasunaren idazkari nagusiak gaur baieztatu duenez, irailaren 25eko hauteskundeetan bi aukeraren artean erabaki beharko da: "erabakitzearen eskubidearen alde egiten duen aukera bakarraren artean (EH Bildu) edota autonomistak diren EAJ, PSE eta PPren artean".
EH Bildu koalizioaren barruan dagoen Eusko Alkartasunak alderdiaren eguna ospatu du gaur Bilbon, eta ekitaldi horretan izan dira Arnaldo Otegi eta Gabriel Rufian (ERC alderdiak Kongresuan duen bozeramailea) ere.
Urizarrek "independentzia, sozialdemokrazia, gizarte justizia, eta subiranotasuna" defendatu ditu. "Ez dago bata bestea gabe. Eskandinaviar ereduko herrialdea nahi dugu, eta hori subiranoa den nazio batekin besterik ezin izango da lortu".
"Zenbaitzuek diote posible izango dela akordioa Madrilekin, ustelkeriaren eta murrizketen Madrilekin; haiekin etorkizuna ezinezkoa izango da. Subiranotasunarekin bakarrik libratuko gara LOMCEtik, mozal legetik, pentsioen erreformatik edota gazteei 600 euro ordaintzen dizkien lan-erreformatik", gaineratu du.
Bere aldetik, Maddalen Iriarte EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburuak, Zarautzen egindako ekitaldi batean, adierazi duenaren arabera, "Madrilek herrialde honek behar dituen politikak egiteko beharrezko tresnak lapurtzen dizkigu", eta "herri hau geldi ikusten duten abertzaleei" eta "etorkizun hobea ikusteko gai ez diren gazteei" dei egin die boza ematera joan daitezen.
PSE-EE
Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak euskal politikan bere alderdiak duen papera defendatu du gaur, EAJren "etsipenaren" eta Elkarrekin Podemosen "hitzontzikeriaren" aurrean.
Lehendakaritzarako sozialisten hautagaia Samaniegon (Araba) izan da gaur, Natalia Rojo Arabako zerrendaburuarekin batera, Arabako Errioxan urtero ospatzen den Mahats-bilketaren jaian.
Mendiaren arabera, arabarrei "askoz hobeto doakie" Euskadin sozialistek gobernatzen dutenean, bere aburuz, "apustu serioak" gauzatzen dituzten bakarrak direlako.
PP
Alfonso Alonso PPren lehendakarigaiak Arabako Errioxako barne hartzen duen Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatua (JDK) aldarrikatu du gaur; bere aburuz, "Euskadik munduan duen ordezkari onenetakoa da", eta salatu egin du "zenbait pertsona hura hautsi nahian" dabiltzala.
Alonso Samaniegon egon da gaur, Arabako Errioxako Mahats-bilketa Jaian, Ana Garcia Tejerina Nekazaritzako ministroarekin batera.
PPren kanpainako ekitaldiaren inguruan txistuak entzun ahal izan dira, eta horren aurrean Alonsok azpimarratu du bere alderdiko ordezkariek "askatasuna eta bizikidetza" defendatzen dutela, "lurralde honetan errespetu apur bat egon dadin"; izan ere, bere esanetan, "oraindik ere gorro eta ulertezintasun hondarrak daude".
Elkarrekin Podemos
Elkarrekin Podemosen lehendakarigaia den Pili Zabalak "euskal herritarren arteko hitzarmen sozial" berri baten aldeko apustua egin du gaur, "aukerak bermatzen dituena, hobeto bizitzeko balioko duena ,aniztasuna, berdintasuna eta pertsona ororen giza eskubideak bermatuko dituena, baita mina eragin digutenenak ere".
Zabala Donostiako Zurriola pasealekuan egon da, bere alderdiak egin duen ekitaldi politikoan, eta aldamenean izan ditu Ada Colau Bartzelonako alkatea eta Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusia.
Alderdi morearen hautagaia sinetsita agertu da 25ean "lortu egingo" dutela eta euren "xedea erdietsiko" dutela, xede horretatik "gero eta gertuago" baitaude. Gauzak hobeto egin daitezkeela defendatu du, eta hauteslekuak "etorkizunaz eta errespetuz" betetzera deitu du.
Ciudadanos
Albert Rivera Ciudadanos alderdiko presidenteak datozen hauteskunde autonomikoetan bere alderdiaren aldeko boto "eraginkorra" izan du mintzagai gaur; zere, bere iritziz, PSE edo PP bozkatzeak ez du ezer aldatuko, eta EAJ "sendotzeko" besterik ez du balioko edota "EH Bildu edo Elkarrekin Podemosekin batzeko".
Rivera Gasteizera itzuli da Nicolas de Miguel lehendakarigaiari babesa emateko. Ekitaldi berean Ines Arrimadas ere egon da, alderdi laranjak Kataluniako legebiltzarrean duen bozeramaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.