KANPAINAURREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anduezak salatu du EAJk eta Bilduk "ekuaziotik atera" nahi dituztela sozialistak

Portugaleten egin dute ekitaldia PSEko kideek, alkategaia aurkezteko. Anduezak esan du bertan emango duela botoa maiatzaren 28an, Eibarren jaioa bada ere, Portugaleten bizi baita gaur egun.
Andueza, Laespada eta Torres Portugaleten. Argazkia: EFE
Andueza, Laespada eta Torres Portugaleten. Argazkia: EFE

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak salatu duenez, EAJk eta EH Bilduk "ekuaziotik atera" nahi dituzte euskal sozialistak, Podemos aliatutzat hartuta, "pagafantas" gisa.

Mikel Torres alkateagaia aurkeztu du gaur PSEk Portugaleten egindako ekitaldian.

Anduezak hizpide izan du joan den ostegunean Eusko Legebiltzarrean EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin egindako akordioa, Espainiako Konstituzioa erreformatzearen alde, "Errepublikaren aukera" eta "herrien erabakitzeko eskubidea" aitortuta.

PSEeko idazkari nagusiaren iritziz, "alderdi batzuek eurentzako bakarrik eraiki nahi dute herrihau, kolore bakarrekoa nahi dute, abertzaleentzat bakarrik", bere ustez EAJk eta EH Bilduk "ekuaziotik atera nahi gaituzte sozialistok, desager gaitezen nahi dute"

Horren aurrean, "egonkortasunerako, zuhurtasunerako, erantzukizunerako eta guztiok lekua izango dugun etorkizuna eraikitzeko dei serioa" egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X