Otsoa etorri da
Orain arte inkestak, mamuak eta mehatxu estatistikoak baino ez ziren, baina Europako proiektua mila zatitan hautsi daiteke orain. Euroeszeptikoek eta eurofoboek emaitza oso onak lortu dituzte Europako herri esanguratsuenetan, Batasunak aurrera egiteko bultzada handiena eman dutenetan.
Frantzian, Europar Batasuneko bihotzean, eman dute kolpe bortitzenetako bat. "Lurrikara politikoa", "aldaketa" dira guztion ahotan dauden hitzak, Fronte Nazionalak garaipena lortu ostean. Manuel Valls lehen ministroak ere antzeko hitzak erabili ditu, bere alderdiak, sozialistak, jasotako porrotaz hitz egiteko garaian.
Marine Le Pen Fronte Nazionaleko liderra izan da poza agertzen lehena. Ondo esateko, pozik baino, harroputz agertu da telebista platoetan eta zuzeneko konexioetan.
Le Penen garaipena aurreikusita egon arren, ezustea eman du Frantzian. Inkestek ez zioten hainbesteko babesa ematen: eskuinaren parean jarri zuten ultraeskuina, eta Le Penek muga hori gainditzea ere lortu du.
Hollande presidenteak udaletarako hauteskundeetan jasotako jipoia gainditzeko denborarik izan ez eta orain beste emaitza txar bati egin behar dio aurre. Europako hauteskundeetan inoiz izandako txarrenak izateko bidean dira. Baina kolpe bikoitza da: kontserbadoreek ere emaitza kaskarrak izan dituzte. Nola esan orain boterea berreskuratzeko bidean direla, Fronte Nazionalak boto gehiago lortu dituenean? Dagoeneko badira eskuindarren liderraren dimisioa eskatzen dutenak.
Gaur bertan bilera egingo dute Eliseoan. Hollandek ez du aukera askorik, udal hauteskundeen ostean lehen ministroa aldatu ondoren.
Frantzian gertatutakoak beldurra ematen du, eta gainerako herrialdeetako politikariei zeregina emango die. Guy Verhofshat Europaren Aldeko Liberal eta Demokraten Aliantzako liderrak argi eta garbi esan zuen igande gauean: "Frantzian gertatutakoa deigarria da, baina, mesedez, begira iezaiezue kontrako joera izan den herrialdeei".
Baina inork ezin du Europa aztertu Frantzia alde batera utzita. Alemanian ere, Merkel indartsu egon arren, euroeszeptikoek eserlekuren bat lortu dute.
Erresuma Batua
Erresuma Batuaren kasua ere deigarria da. UKIP alderdi independentista, euroeszeptikoa eta immigrazioaren aurkakoa izan da alderdirik bozkatuena. "UKIPeko azeria Westminsterreko oilotegian da", esan zuen Nigel Farage liderrak duela egun batzuk. Eta horrela da. Otsoa etorri egin da, eta laboristak eta kontserbadoreak alerta egoeran daude.
UKIPek ez du ordezkaririk Erresuma Batuko erakundeetan, baina hori erabat alda daiteke datorren urteko hauteskundeetan. Farageren alderdiak lekua har dezake Britainia Handiko Parlamentuan. Hala ere, zenbait adituren arabera, Europako hauteskundeetan izandako emaitzak ez du esan nahi britainiarrek etxeko gaiak UKIPen eskuetan uzteko asmoa dutenik.
Europazaleek, berriz, parte-hartzean atzerapausorik egon ez izana da azpimarra dezaketen gauza bakarra. Edo Beppe Grillok ezin izan duela bere proiektua sendotu, Renziren aurkako lehian. Edo Herbehereetan aurreikuspenak bete ez direla. Datu horiek lerroburu handiak sortzekoak ziren, baina bigarren maila batean geratu dira, "otsoa" iritsi dela ikusita.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.