Lurrikara politikoa Frantzian, Erresuma Batuan eta Grezian
Boto-emaileek Europar Batasunaren egungo norabidea zigortzeko botoa eman dute Europako Parlamenturako hauteskundeetan. Bi datu desengainu hori ondorioztatzeko: abstentzioa, gora egin ez badu ere, gainerako hauteskundeetakoa baino askoz handiagoa dela, eta eskuin muturreko zein ezkerreko alderdi euroeszeptikoek hazkunde nabarmena izan dutela.
Kasu argienak Frantzia, Grezia eta Erresuma Batua izan dira, Europaren aurkakoek irabazi dutelako. Espainia ere aipatzekoa da. Izan ere, alderdi-bitasuna hautsi egin da (PPren eta PSOEren artean ez dituzte botoen erdiak lortu), eta Ahal Dugu (Podemos) laugarren geratu da, Europako Parlamentuan bost diputatu lortuta.
Euroganberak berak egindako inkesten arabera, Europako PPk irabazi ditu hauteskundeak 751 eserlekuetako 212 irabazita. Dena dela, 62 galdu ditu, azken hauteskundeetako emaitzekin alderatuta. Sozialistak bigarren izan dira, 185 eserlekurekin; aurrekoetan baino 11 gutxiago.
Hirugarren postuan ALDE taldeko liberalak daude (71 eserleku), eta ondoren berdeak (55), ezkerra (45), kontserbadoreak (40) eta euroeszeptikoak (36).
Europar Batasunean, parte-hartzea % 43,11koa izan da, duela bost urtekoa baino hamarren bat handiagoa.
Frantzia: Le Penek "lurrikara" sortu du
Behin-behineko emaitzen arabera, Marine Le Penen Fronte Nazional (FN) xenofoboa izan da Frantzian alderdi bozkatuena, botoen % 25 lortu baititu.
Bigarren lekuan UMP kontserbadorea geratu da, botoen % 20 inguru eskuratuta, eta Alderdi Sozialista (Frantziako Gobernua zuzentzen ari den alderdia) amildu egin da, hirugarren geratu baita, botoen % 14 lortuta.
2009. urteko hauteskundeetan, Fronte Nazionalak botoen % 6,3 eta hiru diputatu eskuratu zituen; orain 23 eta 25 artean izango ditu (guztira 74 daude jokoan herrialdean).
Manuel Valls lehen ministroaren esanetan, Le Penen garaipena "lurrikara" da, eta Europako erakundeek "azkar" erantzun beharko dutela ohartarazi du.

Alexis Tsipras. EFE
Grezia: Troikaren aurkako garaipena
Grezian, Barne Ministerioak denbora errealean emandako datuak erabiliz Singular Logic enpresak egindako aurreikuspenen arabera, Syrizak botoen % 26,7 lortu ditu.
Hori horrela, Alexis Tsipras Europako Batzorderako presidentegaiaren koalizioak agintean dagoen Demokrazia Berria alderdia (zentro-eskuina) menperatu du, horrek botoen % 22,8 eskuratu baititu.
Hirugarren indarra Urrezko Egunsentia alderdi neonazia da (% 9,3), eta Alderdi Komunista da laugarren (% 6).
Beste herrialdeak
Indar euroeszeptikoek hainbat herrialdetan egin dute aurrera. Erresuma Batuan, behin-behineko datuen arabera, UKIP (herrialdea Europar Batasunetik ateratzea proposatzen du) izan da bozkatuena, kontserbadoreen eta laboristen aurretik.
Danimarkan, Europar Batasunaren aurkako Alderdi Popular ultraeskuindarrak irabazi du, botoen % 23,1 lortuta. Dena dela, Helle Thorning-Schmidt lehen ministroaren alderdi sozialdemokratak beste eserleku eskuratu ditu, hiru.
Austrian, FPO euroeszeptikoak botoen % 20 jaso ditu (2009an, % 13,1), eta eskuin muturrak bi eurodiputatu ditu.
Italian, Mateo Renzi lehen ministroaren Alderdi Demokratak irabazi du, baina Bost Izar Mugimendu ezkertiarra bigarren izan da. Ipar Liga ultraeskuindarrak botoen % 6 ditu.
Alemanian, eurogunetik ateratzea defendatzen duen Alternatiba alderdiak botoen % 7 izan ditu, eta NPD naziak eserleku bat eskuratu du. Angela Merkel kantzilerraren alderdia izan da irabazle, botoen % 36rekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.