Gurutze-bide "arriskutsuetan" oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak hitzeman ditu Ainhoa Domaicak
Ainhoa Domaica Gasteizko PPko alkategaiak hitzeman duenez, Alkatetzara iritsiz gero, oinezkoentzako pasabideak eta semaforoak jarriko ditu Pedro Asua eta Beato Tomas de Zumarraga kaleen arteko "bide-gurutze arriskutsuan", Abendaño Ikastolaren ondoan, eta baita Angel Ganivet eta Calasanz-Eskolapioak ikastetxeen inguruetan ere.
Pedro Asua eta Beato Tomas de Zumarraga kaleen artean dagoen bide-gurutzea bisitatu du Domaicak, eta EAJketa PSE-EEk osatutako udal Gobernuak "ezkutatutako" Udaltzaingoaren txostena aipatu du.
Horren arabera, autobus elektriko inteligentearen ibilbideak "arriskua" zekarren bide-segurtasunerako hiru ikastetxeen inguruetan, hala nola, Abendaño Ikastola, Angel Ganivet eta Calasanz-Eskolapioak ikastetxeetan. Gainera, kaltetutako familien eskaerei "muzin egitea" leporatu die jeltzaleei eta sozialisteei.