EAJk dio herrigintza dela "populismoari aurre egiteko antidotorik eraginkorrena"
Joseba Egibar EAJren Gipuzkoako buruzagi eta Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi du herrigintza dela "populismoari aurre egiteko antidotorik eraginkorrena".
"Batetik, erakunde sendoak dauzkagu. Eta bestetik, arazoak ditugunean ez ditugu pilatzen uzten, konpontzen saiatzen gara", gaineratu du.
Jeltzaleek Hernanin (Gipuzkoa) egindako kanpainaurreko ekitaldian Eider Mendoza ahaldun nagusigaia eta Eneko Goia Donostiako alkategaia ere izan dira, eta lehenengoak berretsi du "dauzkagun arazoei aurre egiten" dietela "elkarlanean arituta".
Donostiak alkategaiak, bere aldetik, esan du EAJ dela "erakundeak artikulatzen dituen indarra eta ardatza", EAEko erakunde nagusiak euren esku egoteari erreferentzia eginez.