N-1
2017/11/28 - 15:49
Kamioientzako N-1eko bidesaria urtarriletik aurrera jarriko dute martxan
Gipuzkoako Diputazioak egindako proposamenaren arabera, kamioiek gutxienez 56 zentimo eta gehienez 6 euro eta 89 zentimo ordainduko dituzte. Dena den, Batzar Nagusiek onartu beharko dituzte prezioak.
2017/11/28 - 11:01
'Bidesari hauekin kamioi-gidari batzuek hilean 1000 euro ordainduko dute'
Jaione Ugalde, Hiru garraiolari autonomoen sindikatuko komunikazio arduraduna, Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du, Bat Nazional errepideko bideariek sektorea "jota utziko" dutela.
2017/11/27 - 13:40
N-1ean emakume bat hil zuen kamioilariak alkoholari eta botikei egotzi die istripua
Astelehen honetan Gipuzkoako Auzitegian hasi den epaiketan onartu duenez, gau hartan zerbeza bat, botila bat ardo eta bi whisky trago edan zituen.
2017/11/27 - 10:33
Abian da 2015ean N-1ean emakume bat hil zuen kamioilariaren aurkako epaiketa
Hildakoaren senideen abokatuak hamabost urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatuko du akusatuarentzat.
2017/11/11 - 15:35
Garraiolariek Gipuzkoako Aldundia kritikatu dute, N-1eko bidesariagatik
Protesta egin dute Andoainen, kamioien auto-ilara bat eginez. Diotenez, bidesari hori beraientzat eta euskal herritarrentzat izango da kaltegarria.
2017/10/05 - 22:17
Azaroan probatuko du Gipuzkoak kamioientzako bidesari berria
Irunen eta Etzegaraten AT sistemadun arkuak jarri dituzte jada. Asteburu honetan, berriz, Andoainen jarriko dute kamioien matrikulak irakurtzen dituen arkua.
2017/09/11 - 14:55
Auto ilara luzeak N-1 errepidean, Legorretan, istripu bat dela eta
Hiru kamioik eta auto batek talka egin dute gaur goizean N-1 errepidean, Legorreta parean eta Irungo noranzkoan.
2017/09/11 - 13:00
N-1 errepidea zazpi orduz itxita egon da Legorretan, istripu bat dela eta
Hiru kamioik eta auto batek talka egin dute, eta pertsona bat zauritu da. Errepidea berriro ireki dute 16:45 aldera. Zortzi kilometroko auto-ilarak izan dira.
2017/09/01 - 19:50
Asteburuan AT sistemadun bigarren arkua jarriko dute Etzegaraten
Larunbatetik igandera, ordubetez (goizeko 02:00etatik 03:00etara) itxita egongo da N-1a bi noranzkoetan.
2017/08/10 - 13:16
Pertsona bat zauritu da N-1ean, Beasainen, bi autok talka eginda
Autoetako bat iraulita geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria. Ilarak sortu dira Gasteizko noranzkoan.
2017/07/23 - 11:30
Kamioientzako bidesariaren lehen arkua jarri dute Irunen
Irunetik Lapurdirako noranzkoan, 22:00etatik 09:00etara eten dute trafikoa, eta Biriatutik Irunera joateko errepidea, 00:00etatik 04:00ak arte.
2017/07/07 - 22:08
17 pertsona zauritu dira Iruran izandako zirkulazio istripu batean
Kamioi batek talka egin du geldirik zegoen autobus baten aurka, eta su hartu du. Zauritu guztiei, emakumezko bati izan ezik, alta eman diete. Autobus-geraleku hori kendu egin du Aldundiak.
2017/04/05 - 11:42
7,5 metro zabaleko konboi batek Gipuzkoa zeharkatuko du gauean
Hiru kamioik osatutako garraioa 30 km/h-ko abiaduran ibiliko da N-1, GI-11 eta GI-20 bideetatik, eta, horren neurriak direla eta, bi errei hartuko ditu. GI-636 errepidea guztiz itxiko dute.
2017/02/20 - 09:25
Gizon bat hil da N-1ean Ikaztegietan, zeraman kamioia iraulita
Ibilgailuak artaziarena egin du eta gurutzatuta geratu da errepidean. Ondorioz, bost kilometrorainoko auto-ilarak egon diren arren, konpondu dituzte arazoak.
2016/12/14 - 19:57
Kamioientzako bidesari sistema berria, Gipuzkoan, N-1ean eta A-15ean
Lurralde horretakoak ez diren kamioilariek ibilbide guztia ordaindu beharko dute; garraiolari gipuzkoarrek, berriz, euro bat baino gutxiagoko kanona ordainduko dute.
2016/11/18 - 11:31
Megakamioiak Etzegaraten emango du asteburua
Foru Erkidegoak ez dio oraindik baimenik eman Pasaiatik atera eta Zangozara doan garraio erraldoiari Nafarroako errepideetatik zehar ibil dadin.
2016/11/14 - 12:10
Ertzain bat hil da N-1ean, Iruran, auto batek harrapatuta
Sindikatuek segurtasun neurri eza salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako.
2016/11/05 - 10:01
N-1 errepidea ireki dute Andoainen, kamioi bat irauli ondoren
Ibilgailuaren gidaria harrapatuta geratu denez, suhiltzaileek atera behar izan dute.
2016/10/08 - 22:14
Auto-pilaketak N-1 errepidean, Andoaingo obren ondorioz
Atzo izandakoak baino arinagoak izan dira; izan ere, 7 kilometro luze izan ziren.
2016/10/06 - 13:18
Urumeako autobidetik N-1erako sarrera itxiko dute ostegun honetan
Andoiandik Vitoria-Gasteizerako noranzkoa erabat itxita egongo da hiru egunez, igandera arte (urriak 9).