Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da 2015ean N-1ean emakume bat hil zuen kamioilariaren aurkako epaiketa

Hildakoaren senideen abokatuak hamabost urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatuko du akusatuarentzat.

Gaur hasi da 2015ean N-1 errepidean kontrako norabidean sartu eta emakume bat hil zuen kamioilariaren aurkako epaiketa. Giza-hilketa delitua egotzi diote.

Kamioi gidariak ia hamar kilometro gidatu zituen kontrako norabidean, Alegiatik Villabonaraino (Gipuzkoa). Aurrez aurre egin zuen talka auto baten kontra. Istripuaren ondorioz, kotxeko gidaria hil egin zen.

Fiskaltzak hamabi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du kamioilariarentzat. Giza-hilketa delituaz gain, alkoholaren eraginpean gidatzea ere egotzi diote. Izan ere, istripua izan zuen unean egindako frogaren arabera, ia zortzi aldiz gainditu zuen baimendutako alkohol-tasa.

Hildakoaren senideen abokatuak hamabost urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatuko du kamioi-gidariarentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X