A8 Autobidea
2022/08/25 - 17:43
Auto-ilarak AP-8an Irunen eta A-1ean Gasteizen
9 kilometroko pilaketak daude uneotan Biriatun Baionako norantzan eta 4 kilometrokoak A-1ean Gasteizen, Irungo noranzkoan.
2022/08/22 - 17:51
Atzera normaltasuna da nagusi Muskizen, goizean gertatutako istripuak eragindako ilarak amaitu ostean
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Muskizen 11:30 aldera, Arenako zubiaren parean, Bilborako noranzkoan. Errei bat itxita egon da eta pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute. 3 kilometro arterainoko auto-ilarak sortu dira.
2022/08/19 - 00:42
Mugan eratutako auto-ilarek kaosa eragin dute berriz Irunen
Biriatuko mugan ilara luzeak sortu dira berriz ostegun honetan, eta horrek kaosa ekarri du Irunen eta Zarautzen.
2022/08/18 - 21:11
Santanok "etsipena" adierazi du Biriatuko bidesariak AP-8an eragiten dituen auto pilaketen aurrean
Gipuzkoar herriko alkateak "konponbideak" eskatu ditu egunotan izaten ari diren trafiko kolapsoen aurrean, aurten aurreratu egin baitira azken urteekiko.
2022/08/13 - 14:10
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Irungo mugan
Hala ere, normaltasuna da nagusi errepideetan larunbat honetan.
2022/08/11 - 13:13
Hainbat kilometrotako ilarak Biriatun, muga itxita baitago ibilgailu astunetarako
Girondan eta Landetan piztuta dagoen suteagatik itxi dute Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko muga ibilgailu astunetarako.
2022/08/09 - 09:12
Kamioilari bat hil eta beste bat zauritu da Elgoibarren, kamioi bat AP-8tik N-634 errepidera amildu ostean
Ezbeharra 02:00etan jazo da. Zendutakoa, 61 urteko gizonezkoa, kopilotu zihoan kamioian.
2022/08/05 - 18:43
Hiru pertsona zauritu dira hegoaldeko saihesbidean (AP-8), Trapagaran parean, bi kamioik talka egin ostean
Garabiek ibilgailuak bidetik kendu dituzte jada eta zabalik gelditu da AP-8ko saihesbideko sarrera, 129 puntu kilometrikotik, Irunerako noranzkoan.
2022/07/31 - 20:01
Lasaitasuna nagusi errepideetan, pilaketa esanguratsurik gabe
Urteko asteburu kritikoena izaten ari da hau. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu igaroko dira bi egunetan.
2022/07/30 - 19:22
Irteera operazioa: lasaitasuna errepideetan ordu honetan
Urteko asteburu kritikoena izango da uztailaren 30etik 31ra artekoa. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu espero dira asteburu honetan.
2022/07/27 - 22:05
Irungo ordainlekutik 177.000 ibilgailu igaroko dira asteburuan
Bidegik Irungo eta Zarautzeko ordainleku nagusietako bide guztiak zabalik izango ditu uztaileko azken asteburuan AP-8 eta AP-1 autobideetan izango den trafiko igoera dela eta.
2022/07/27 - 13:43
Bederatzi kilometroko auto-ilarak A-8an, Orion izandako istripu batengatik
Hiru lagun zauritu dira, eta zazpi ibilgailu izan dira tartean, asteazken honetako goizean. Ezbeharra Irunerako noranzkoan jazo da. Drone batek airetik hartu ditu auto-ilaren irudiak.
2022/07/27 - 12:51
Amaitu dira auto ilarak A-8an Orion, Donostiarako noranzkoan, 7 ibilgailuren arteko istripu baten ondoren
Hiru zauritu osasun zentrora eraman dituzte. Bi errei itxi behar izan dituzte.
2022/07/20 - 21:25
Lau zauritu eta ilara luzeak izan dira AP-8 autobidean, Mendaro parean, istripu baten ondorioz
Kamioi batek eta bi autok talka egin dute. Ezbeharra 15:00ak aldera gertatu da Irungo noranzkoan, eta zortzi kilometroko ilarak sortu dira. Zauritutako lagunak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte.
2022/07/20 - 15:10
Kamioientzako bidesariak ezarriko dituzte Bizkaiko bost errepidetan
3,5 tona baino gehiagoko merkantzia-ibilgailu astunei ezarriko zaie kanona honako errepide hauetan: A-8 autobidean Basurtotik Hayara; N-240 errepidean, Barazarren; N-636an Durangotik Gipuzkoarako tartean, Kanpazarretik; Txorierriko korridorean; eta BI-625 bidean, Laudiotik Basauriraino.
2022/07/20 - 12:41
Bizkaiko garraiolarien elkarretaratzea Gernikan, kamioientzako bidesarien aurka
Hiruk eta Euskal Garraiolari Autonomoen Elkarteak elkarretaratzea egin dute Gernikan, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzeko alde batera utz dezala 2023an lurraldeko bost errepidetan kamioientzako bidesariak martxan jartzeko asmoa.
2022/07/07 - 13:15
AP-8 eta AP-1 dira Estatuko autobide txarrenak, OCUren arabera
Gaizkien baloratutako alderdiak obren presentzia eta trafiko fluxu handia izan dira.
2022/07/06 - 21:05
Zabalik daude errei guztiak A-8an Bilbon, Donostiako noranzkoan, ia orduz itxita egon ondoren
Bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, kamioi batek atoian zeraman karga galdu ondoren. 16:45 inguruan izan da istripua.
2022/07/05 - 23:24
51 urteko kamioi-gidari bat hil da Orioko ordainlekuaren parean istripua izan ondoren
Ibilgailua bidetik atera da ordainlekutik metro gutxira, eta su hartu du. Guztiz kiskalita geratu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
2022/07/02 - 21:01
Larri zauritu da motor-gidari bat A-8 errepidean, Muskizen
16:55 aldera gertatu da istripua eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute motorzalea. Istripuaren ondorioz, autobideko bi errei itxi dituzte.