A8 Autobidea
2021/05/19 - 10:22
Bi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean
Pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute zaurituta. Ezbeharra goizeko lehen orduan gertatu da, Donostiarako noranzkoan.
2021/05/06 - 22:26
Erabiltzaileak eta garraiolariak, bidesariak jartzearen aurka
Espainiako Gobernuak bidesaria jarri nahi die autobia eta autobideei 2024an. Erabiltzaileak eta garraiolariak haserre agertu dira neurriarekin.
2021/05/05 - 22:04
Espainiako Gobernuak 2024erako autobide guztietan bidesaria jartzea aurreikusi du
Sanchezen Gobernuaren premisak hauek dira: "Kutsatzen duenak ordaintzen du" eta "erabiltzen duenak ordaintzen du".
2021/04/15 - 11:32
Pertsona bat zauritu da A8an, Trapagaran parean, istripu bategatik
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute Kantabriarako noranzkoan, eta ilara luzeak sortu dira lau erreietatik hiru itxi behar izan dituztelako.
2021/03/26 - 13:39
Ibilgailu batek su hartu du matxura baten ondorioz A-8an, Barakaldon
Matxuratutako ibilgailuak 4 kilometroko auto-ilarak sortu ditu A-8an, Barakaldo (Bizkaia) parean, Kantabriarako noranzkoan. Nelson J. Vilchezek utzitako irudiak.
2021/03/15 - 11:43
Zabaldu dute AP-8 autobidea, Eibarren, kamioi baten istripuagatik itxita egon ostean
Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Bilbora bidean. Istripuak N-634 erepidean ere izan du eragina.
2021/03/15 - 10:26
Auto-ilarak AP-8an, Eibarren, kamioi bat irauli ostean
Ezbeharra 07:10ean jazo da, eta errei bat itxi behar izan dute. Zorionez, istripuan ez da inor zauritu.
2021/03/13 - 21:02
Motor-gidari bat hil da AP-8an, Mendaron izandako trafiko-istripuan
18:45 aldera gertatu da istripu larria, eta ez da beste ibilgailurik egon nahastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Errei bat itxi dute eta bi kilometroko auto-ilarak sortu dira.
2021/03/03 - 12:59
Hiru pertsona zauritu dira AP-8 autobidean, Zornotza parean, izandako istripu batean
Ezbeharra 08:30ak aldera gertatu da eta bi ibilgailuk talka egin dute. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira AP-8 autobidean (irudiak: @BomberosIurreta).
2021/02/09 - 10:03
Bi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean
Istripua 08:00etan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta ez da inor zauritu.
2021/02/01 - 12:33
Plaiabarriko lanak hasi dituzte, Arrontegi inguruan trafikoa arintzeko
BI-30 eta BI-637 errepideen arteko lotunea ezabatuko da, bi enborretatik datozen lau erreiei jarraipena emanez. Plaiabarritik doazen ibilgailuak azelerazio-errei batetik sartuko dira.
2021/01/26 - 10:01
5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbo parean, Galdakaoko noranzkoan
07:45ean gertatu da ezbeharra, eta kolpearen ondorioz pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, zaurituta.
2021/01/25 - 00:47
Hiru ibilgailuren arteko talkan, Santurtzin, larri zauritu zen pertsona hil egin da
Kabiezesko biribilgunean izan zen ezbeharra, Bizkaiko udalerrian, larunbat arratsaldean. Zauritua larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera.
2021/01/23 - 22:30
Pertsona bat larri zauritu da hiru ibilgailuren arteko istripu batean Santurtzin
Kabiezesko biribilgunean izan da talka, Bizkaiko udalerrian. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako ospitalera.
2021/01/14 - 11:40
AP-1 eta AP-8 autobideetako bidesariak % 3,5 garestitu dira Gipuzkoan
Urtarrilaren 1etik indarrean dagoen neurria Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dute. EAJk eta PSE-EEk babestu egin dute, PP abstenitu egin da eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos kontra agertu dira.
2021/01/04 - 13:03
Bizkaiak 150 milioi inbertituko ditu hiru bidesariak mantentzeko 2026ra arte
Kontratu horiek zenbat arlotan berrikuntza-neurriak aplikatzea jasotzen dute, hala nola ingurumen-jasangarritasunean, errepidearen sentsorizazioan edo BIM metodologia digitalaren erabileran.
2020/12/31 - 12:07
Bidesariak 2 eta 16 zentimo artean igo dira Bizkaiko errepideetan
Erabiltzaileentzako gastuaren gehienezko muga ere eguneratu da. Bidesaria programari atxikitako bizkaitarrek hilean 33,45€ ordainduko dituzte gehienez, ordainpeko foru bideetan egindako ibilbideetan.
2020/12/26 - 13:44
Gizon bat hilda aurkitu dute Oiartzunen, aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan
Ertzaintzak jakitera eman duenez, nazionalitate alemaniarra duen gizonezko bat dela uste dute. Joan den abenduaren 21etik desagertuta zegoen.
2020/12/22 - 12:22
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da AP-68 autobidean, Arrigorriaga parean
Autobidea itxita egon da 0 kilometrotik bost ordu baino gehiagoz, bi autobideen arteko loturatik gertu. Trafikoa Malmasingo tuneletatik bideratu dute.
2020/12/17 - 10:29
Zortzi ibilgailuren arteko istripuak auto-ilarak eragin ditu AP-8an, Aia parean
Istripua 08:13an gertatu da, Irungo noranzkoan, eta ez da inor zauritu.