Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbo parean, Galdakaoko noranzkoan

07:45ean gertatu da ezbeharra, eta kolpearen ondorioz pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, zaurituta.
5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbon
5 kilometrotik gorako auto-ilarak A-8an, Bilbon. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Hiru ibilgailuren arteko trafiko istripua izan da A-8 autobidean, Bilbo parean, Galdakaoko noranzkoan.

Istripua 06:45ean gertatu da, 5 kilometrorainoko auto-ilarak eragin ditu, eta kolpearen ondorioz zauritu den pertsona bat Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Bi errei itxi dituzte, eta garabi bat bertaratu da ibilgailuak errepidetik kendu eta bidea garbitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X