A8 Autobidea
2020/02/18 - 07:05
Aldundiak segurtasun neurriak indartu ditu AP-8an Zaldibarren, luizien arriskuagatik
Asteazkenean, segurtasun horma bat eraikitzen hasi ziren. Horrez gain, luizien aurkako pantaila dinamiko bat jarriko dute, material kopuru handiari eusteko gai den metalezko sare batez osatutakoa.
2020/02/15 - 14:22
Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa "tamalgarria" izaten ari dela esan du Martinezek
"Airearen eta uraren kalitatearen inguruan gezurretan" bost egun eman dituztela salatu du Podemos Euskadiko idazkari nagusiak. "Ez dugu horrelako Gobernurik merezi", erantsi du.
2020/02/14 - 14:36
Verter Recycling enpresak aditu talde bat kontratatu du
Zaldibarko zabortegiaren enpresa jabeak azaldu duenez, “aurreneko orduetan enpresa ez zuten ezer egiteko deitu”.
2020/02/14 - 09:59
Istripu batek auto-ilarak sortu ditu A-8an Bilbon, Donostiarako norabidean
Hiru autok egin dute talka, eta errei bat itxi dute, baina ez da zauriturik izan. Ostiraleko 07:45 aldera jazo da.
2020/02/13 - 12:38
Eusko Jaurlaritzak zehapen-espediente bat ireki dio zabortegiko enpresari
Eusko Jaurlaritzako ordezkariak zabortegiaren jabe den enpresarekin -Verter Recycling 2002- bildu ziren atzo Gasteizen.
2020/02/11 - 22:03
Zaldibarko alkateordea, negar-malkoei eutsi ezinda osoko-bilkuran
5 egun dira bi langile desagertuta daudela, zalantza asko daude luiziaren inguruan eta herritarrek azalpenak behar dituzte. Alkateordea ezbeharra gertatu denetik etengabe ibili da krisiaren kudeaketan
2020/02/10 - 21:21
Zaldibar, Eibar eta Ermuko herritarrek haserrea agertu dute erakundeen kudeaketagatik
Gertatzen ari denaz arduratuta, harrituta eta haserre daude herritarrak. Euren protesta sare sozialetatik kaleetara eraman dute.
2020/02/10 - 18:12
Urkullu: 'Lehen unetik jarraitu dut Zaldibarren gertatu den ezbeharra'
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, lehen unetik sortu zen krisi mahaia, eta egunero izan du langileen bilaketaren berri.
2020/02/10 - 15:25
Zaldibarren desagertutakoen bilaketa eten dute, lurraren ezegonkortasunagatik
Bilaketa lanetan parte hartzen duten beharginentzako arriskuaren aurrean lanekin ez jarraitzea aholkatu dute geologoek.
2020/02/10 - 15:19
Luiziak lurperatutako bi langileak aurkitzeko lanak etenda geratu dira
Lanak etenda geratu dira zorua ezegonkor dagoelako. Segurtasun Saila geologoekin aztertzen ari da zabortegiko beste gune batzuetan bilatzen jarrai daitekeen.
2020/02/10 - 15:14
Bizkaiko Foru Aldundiak 6 metroko harresia altxatuko du AP-8 autobidean
Autobideko segurtasuna gehiago bermatzeko, harresi bat egiten hasi da Bizkaiko Aldundia. 50 metroko luzera eta sei metroko altuera izango du. 10 egunetan bukatuko dute.
2020/02/10 - 12:28
Aldundiak segurtasun-horma eraikiko du eroritako zabortegiaren eremuan
Hondakinen artean amiantoa zegoela jakin aurretik, luiziaren lehen orduetan esku hartu zuten langile guztiak deitu dituzte osasun arloko langileekin eta teknikariekin elkarrizketa bat izateko.
2020/02/10 - 11:17
Zaldibarko zabortegiko sutea aktibo dago, baina "kontrolpean eta mugatuta"
Harrapatuta dauden bi beharginak topatzeko lanei goizean ekin diete berriro.
2020/02/09 - 18:30
Zaldibarko zabortegian lindanoa egon daitekeela ohartarazi dute ekologistek
Lindanoa material bereziki toxikoa da eta Ekologistak Martxan taldeak uste du hori dagoela zabortegiaren gainaldean itzali ezin duten sutearen atzean.
2020/02/09 - 16:01
Moreno: "Amiantoa kenduta, ez dugu beste kutsatzaile baten berri Zaldibarren"
Enpresaren baimen eta dokumentazioa aztertuko dutela azaldu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak. Airea eta ibaietako ura neurtzen ari dira, eta lurra "lehenbailehen" mugituko dute.
2020/02/09 - 15:09
09:00etan ekingo diote berriro Zaldibarko zabortegiko bi desagertuak bilatzeari
Zabortegiko goialdean piztutako sutea bizitu egin da astelehen goizaldean. Gainera, mobilizazio "zaratatsuak" deitu dituzte arratsalderako, Zaldibarren, Ermuan eta Eibarren.
2020/02/08 - 14:27
Sutea piztu da Zaldibarko zabortegiaren goialdean
Sua hondakindegiaren goialdean piztu zen ostiral arratsaldean. Antza denez, sutea itzaltzea ezinezkoa da, zonaldera heltzea zaila delako.
2020/02/08 - 09:52
Bilaketa berriro eten dute Zaldibarren, lurraren egoera ezegonkorragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez, euriak eta lurraren ezegonkortasunak ez dute bermatzen erreskate lanetan ari direnen segurtasuna, eta horregatik eten dituzte, oraingoz, lanak.
2020/02/07 - 21:58
Zabortegiko beharginak bilatzeko lanak eten dituzte egunsentira arte
Bizkaiko Aldundiak zehaztu du "zabortegiaren eremua oso ezegonkor" dagoela. Prebentzio neurrien hasierako gabezia kritikatu dute sindikatuek.
2020/02/07 - 21:19
Amiantoaren aurkako segurtasun buzoekin ari dira bilaketa lanetan Zaldibarren
Amiantoan bilatzeko segurtasun-aholkuak eman dizkie Sopelako enpresa batek ertzainei eta suhiltzaileei. Ertzaintzaren txakurrek toki posible bat markatu dute, baina alarma faltsua izan da.