Abanto
2022/09/22 - 14:20
Fiskaltzak 47 urteko zigor eskariari eutsi dio Abantoko krimen bikoitzagatik akusatutako gizonaren kontra
Akusazioen arabera, hiltzaileak emaztea eta alaba hil zituen aurrez pentsatutako gaiztakeria ekintza batean, defentsarako aukerarik gabe utziz. Gaineratu dute krimen matxista bat izan zela, eta traba egiten ziotelako hil zituela.
2022/09/21 - 16:59
Mediku forentseek Abantoko hilketen deskribapen gogorra egin dute epaiketan
Abantoko hilketaren epaiketan, azken ondorioak baino lehen, perituek deklaratu dute. Psikologoek aipatu dute akusatuak ez zuela bere buruaz beste egiteko intentziorik, eta autopsiak argi utzi du hilketa bortitzak izan zirela.
2022/09/20 - 18:26
Epaimahaiak Abantoko krimenen eszenako argazkiak ikusi ditu epaiketaren laugarren saioan
2020ko martxoaren 10ean alaba eta emaztea hiltzeagatik 50 urteko espetxe zigorra jaso dezaken gizonaren aurkako epaiketari berrekin zaio gaur, kasuaren ikerketan parte hartu zuten ertzainen testigantzekin.
2022/09/15 - 17:04
Akusatuaren bertsioa desegin dute Abantoko hilketako biktimen familiako kideek
Emaztea, akusatuaren kontrolpean bizi zela adierazi dute eta akusatuak behin baino gehiagotan esaten omen zion emazteari, berak bazekiela odol hotzean hiltzen.
2022/09/15 - 13:45
''Askotan errepikatzen zidan odolik egin gabe hiltzen zekiela''
Abantoko hilketa bikoitzaren epaiketan, biktimen ama eta amonak deklaratu du gaur. Adierazpen hunkigarri batean, emakumeak gogorarazi du akusatuak askotan errepikatu ziola "odolik egin gabe hiltzen zekiela".
2022/09/14 - 16:06
Abantoko ustezko hiltzailearen arrebek euren aurrean hilketa onartu zuela esan dute
Oso gogorra izan da akusatuaren arrebak egindako deklarazioa. Emaztea eta alaba hil egin zituela onartu eta buruaz beste egingo zuela aitortu zien.
2022/09/13 - 16:43
Hasi da Abanton emaztea eta alaba erailtzeaz akususatutako gizonaren aurkako epaiketa
Faustino Mendezek emaztearen eta alabaren hilketak onartu ditu. Ekonomikoki egoera oso zaila zelako erabaki omen zuen familia hiltzea eta gero bere buruaz beste egitea.
2022/09/13 - 14:47
Abantoko hiltzailea: "Ezin nuen gehiago, eta emazte-alabek ezingo lukete ni gabe iraun; hortaz, hil nituen"
Gizonak esan du arazo ekonomiko larriak zituela, eta asko edaten zuela. Aitortu du biak hil zituela: aurrena emaztea, lo zegoela, eta gero, alaba. "Asmoa hirurok hiltzea zen", erantsi du.
2022/09/12 - 16:36
Zazpi emakumek eta bi gizonek epaituko dute Abanton ustez emaztea eta alaba hil zituen gizonezkoa
Fiskaltzak 24 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat emaztea hiltzeagatik, eta 23koa alaba hiltzeagatik, eta azpikeriaz, ahaidetasunez eta genero larrigarriarekin egindako erailketa delituak egotzi dizkio. Akusazio partikularrak, berriz, 25 urte eskatu ditu hilketa bakoitzeko.
2022/09/12 - 09:28
Gaur hasiko da Abanton emaztea eta alaba ustez hil zituen gizonaren kontrako epaiketa
Duela bi urte pasatxo jazo zen hilketa matxista bikoitza, 2020ko martxoan, hain zuzen ere. Zinpekoen epaimahai batek epaituko du auzia. Ustezko hiltzailea, 62 urtekoa, kartzelan dago ordutik.
2022/08/13 - 12:53
700 kilo marihuana atzeman dituzte Abantoko landa-errepide baten ondoan abandonatuta
Drogak bi milioi euro inguruko balioa du merkatuan, Segurtasun Sailak nabarmendu duenez.
2022/07/31 - 15:01
Ziztadak salatu dituzte beste 33 emakumek Baionan, eta 12 kasu ikertzen ari da Ertzaintza EAEn
Festak hasi zirenetik, 112 emakumek salatu dituzte ziztadak Baionan. Gainera, Bilbon, Santurtzin, Etxebarrin, Zierbenan, Zarautzen, Gasteizen eta Azpeitian ere gertatu dira kasuak, besteak beste, baina inon ez da substantzia toxikoen arrastorik aurkitu.
2022/07/19 - 22:51
Gizon baten hilotza topatu dute Zierbenako portuko uretan
Gorpua 18:00ak aldera aurkitu dute, pertsona batek larrialdietako zerbitzuak ohartarazi ostean.
2022/04/18 - 19:29
87 urteko gizon bat erreskatatu dute helikopteroz Serantes mendian
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek DYAk inguruetan duen aginte-postura eraman dute gizonezkoa. Lehen balorazioa egin ondoren, gizona Basurtuko ospitalera eraman dute anbulantzian.
2022/04/07 - 08:28
Bizkaiko kostaldetik ibili da Korrika
Gauerdia baino lehen sartu da Korrika Gipuzkoan, Mutrikutik; eta datozen orduetan, Urola Kostan zehar ibiliko dira korrikalariak.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/10 - 21:41
Bilboko portutik sartzen den gasak gerra finantzatzen duela salatu du Greenpeacek
Gas eta petrolioaren esportazioak "Putinen gerra-makineria finantzatzen" duela salatu du Greenpeacek. Gainera, Moskuk "Europaren menpekotasun energetikoa arma gisa erabiltzen" duela erantsi du.
2022/03/03 - 18:00
EAEko intzidentzia metatuaren mapa, udalerriz udalerri
Kontsulta ezazu hemen Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien intzidentzia metatuaren kolorezko mapa.
2022/02/24 - 13:25
Intzidentzia, 500 kasutik gertu Araban eta Bizkaian
Gipuzkoan, 600 kasutik gertu dago intzidentzia metatua. Kopuru horretatik behera kokatu dagoeneko Gasteizen eta Bilbon, eta Donostian, ordea, 700 kasutik behera jaitsi da.