Abantoko hiltzailea: "Ezin nuen gehiago, eta emazte-alabek ezingo lukete ni gabe iraun; hortaz, hil nituen"
Abanton (Bizkaia) 2020ko martxoan emaztea eta alaba hiltzea egotzitako akusatuak esan duenez, "ezin nuen gehiago, eta emazte-alabek ezingo lukete ni gabe iraun, horregatik hil nituen". Izan ere, azaldu du finantza arazo larriak zituela eta, ondorioz, emakumeak "galzorian" utziko zituela; "gainera, emaztea itsu geratu behar zen", erantsi du.
Haren kontra Bizkaiko Lurralde Auzitegian atzo abiatu zen epaiketan deklaratu du gizonak lehen egunean. "Ez dakit zergatik hil nituen horrela, bat-batean okurritu zitzaidan, asteak neramatzan neure buruaz beste egiteko pentsatzen", adierazi du. Hala, aitortu du bi emakumeak hil zituela: aurrena, emaztea, lo zegoen bitartean; eta gero, alaba. "Asmoa hirurok hiltzea zen", gaineratu du.
Zinpekoen epaimahai batek epaituko du hilketa matxista bikoitza. Aurreneko saioa izan da gaurkoa, eta akusatuaren deklarazioa entzun baino lehen, aldeek euren txostenak aurkeztu dituzte. Fiskaltzak 24 urteko kartzela zigorra eskatu du emaztearen hilketagatik, eta 23 urte, alabaren hilketagatik. Azpikeriaz egindako hilketen delitua egotzi dio fiskalak, ahaidetasun eta genero astungarriekin. Akusazio partikularrak eta herri akusazioak (Clara Campoamor elkartea) 25na urteko kartzela zigorra eskatu dute bi hilketengatik. Akusazioen arabera, "hilketa matxista erdeinagarria" izan zen, gizonak uste zuelako emakumeak "gutxiago eta ezgauza" zirela. Defentsaren arabera, ordea, homizidio delitutzat jo behar dira biak, eta alkoholismo eta buruko gaixotasun aringarriak kontuan hartzea eskatu du. Azaldu duenez, gizonak agerraldi psikotikoa izan zuen eta "suizidio errukiorra" egin nahi izan zuen, hilketa eta gero bere buruaz beste egitea baitzuen asmo. Guztira, 16 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat.
Gizonezkoak adierazi du ez dituela hilketaren une batzuk gogoratzen (adibidez, alabari hil ondoren lepoa mozteko ahalegina egin izana). Azaldu duenez, 2020ko martxoaren 10 hartan "ardo botila bat eta erdi" edan zuen goizean, eta segidan, Santurtzin zuen higiezinen enpresara joan zen. Bazkal orduan, Sanfuenteseko auzora (Abanto) itzuli eta hainbat tabernatan ibili zen. Ondoren, etxera joan eta bi emakumeak hil zituen, kontatu du. Gizonaren arabera, "Miren (emaztea) lo ikusi nuenean, sukaldean zegoen borra bat hartu, eta ezin izan nion hura hiltzeko gogoari eutsi. Uste nuen ezin genuela horrela bizi". Bere testigantzaren arabera, emaztea hilda zegoela "baieztatu" ondoren, etxebizitzako bigarren pisura igo zen, eta alabari eskuak eta hankak lotu zizkion: "Bahiketa baten biktima ginen plantak egin behar genituela esan nion, eta alabak onartu zuen". Ondoren, modu bertsuan hil zuela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik Hezigiro abiatu du, ikastetxeetan konfort termikoa hobetzeko plana
Hezkuntza Sailak pilotajea jarri du martxan Bizkaiko lau ikastetxetan: Bagatza HLHI (Barakaldo), Luis Briñas-Santutxu BHI (Bilbo), Pagasarribide IPI (Bilbo) eta Indautxu HLHI (Bilbo).
Riglosko sutea "datozen orduetan" kontrolatuko dute
Ostiral honetan, sua kontrolatutzat emateko falta diren gune beroak itzaltzen saiatuko dira, eta Santa Cruz de la Serosko bizilagunak, aterperik gabe zeuden bakarrak, etxera itzuli ahal izango dira.
Bilboko Aste Nagusian galdu ezin diren 5 ekitaldi
Bilboko Aste Nagusiaz gozatzeko bost plan proposatzen dizkizugu. Ez galdu pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa, txosnak, lehiaketa gastronomikoak, balearen desfilea eta kontzertuak.
Bilboko Aste Nagusiko lehen kartela, 1978an sortua, egia bihurtuko da igande honetan
Ekitaldia Areatzan egingo da, eta zapi urdinak banatuko dituzte bertan, urte hartan jaien ikur gisa zabaldu baitziren.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.