Abeltzaintza
2024/06/05 - 14:54
Gipuzkoako errepideetako "kaosaren" ostean, protokoloak berrikusteko eskatu dio Garmendiak Jaurlaritzari
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Eusko Jaurlaritzaren "aurreikuspen falta" ikusi du atzo Gipuzkoako errepideetan izandako "kaosaren" atzean. Are gehiago, nabarmendu du arazoak Gipuzkoan sortu zirela, ez Lapurdin.
2024/06/04 - 22:24
Normaltasuna itzuli da Gipuzkoara, mugako blokeoa amaitu eta errepideetan kolapso historikoa izan ostean
Unerik zailenetan 40 kilometroko auto ilarak izan dira Biriatuko mugara daramaten Gipuzkoako hiru errepide nagusietan: AP-8an, A-15ean eta N-1ean.
2024/06/04 - 20:55
Nekazarien protestek garraio-sektorean "galera handiak" eragin dituztela salatu du Guitrans patronalak
"Garraio-sektorearentzat zaila den testuinguruan" ematen direla adierazi du Gipuzkoako garraioaren patronalak, eta "merkantzien garraioa berriro ere kaltetuena" dela ziurtatu du.
2024/06/04 - 12:51
Traktoreek muga utzi dute, 24 orduko protestaren ostean
10:00ak pasata, Biriatuko muga blokeatzen zuten traktoreak erretiratzen hasi dira. Protesta amaitu den arren, ilara handiak espero dira Gipuzkoako errepideetan, kamioi asko muga zeharkateo zain daudelako.
2024/06/04 - 09:57
Albiste izango dira: Nekazarien protestak, maiatzeko langabezia datua eta Hauteskunde eztabaida ETB2n
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/03 - 23:14
Euskal Herriko nekazari eta abeltzainek Biriatuko muga blokeatu eta haien eskakizunei erantzutea eskatu dute
Arratsaldean zehar ez da aparteko auto-ilararik sortu mugan. Irunen ere ez da gorabehera aipagarririk izan, autoen joan-etorria handia izan bada ere.
2024/06/03 - 13:30
Dozenaka traktorek Biriatuko muga blokeatzen dute bi noranzkoetan
Merkantzien zirkulazioa 24 orduz etengo dute mugan, 10:00etatik astearteko 10:00ak arte. Hori dela eta, goizean goizetik, Gipuzkoako eta Nafarroako errepideetan auto ilarak sortu dira.
2024/06/03 - 13:26
La Junquera-Le Boulou mugako pasabidea ere blokeatu dute nekazariek eta abeltzainek
Traktore karabana luze bat auto-ilarak sortzen ari da, Frantziako mugarako bidean. EBren babes handiagoa eta inportazioen kontrola eskatzen dute manifestariek.
2024/06/03 - 11:29
Auto-ilarak eta trafiko motela Gipuzkoako errepideetan, nekazarien protestagatik
Trafikoan eragin handiena A-1 eta A-15 errepideetan izaten ari da, Villabona eta Andoain artean, Irungo noranzkoan, baita N-121-A errepidean ere, Irun inguruan.
2024/06/03 - 09:00
Arau batzuk lasaitzea eta burokrazia arintzea eskatzen diete baserritarrek eurodiputatuei
Europar Batasuneko nekazaritza politikak baserritarren lana baldintzatzen du. Esplotazio txikiak, familian kudeatutakoak, justu justu bizirauten ari dira, bai hemen baita Portugal bezalako herrialdeetan ere.
2024/05/15 - 15:13
Herri askotan San Isidro eguna ospatzen ari dira gaur, nekazarien zaindaria
Arespalditzan, adibidez, urteroko azoka egiten ari dira, Pirinioetako behien lehiaketa probintziala protagonista dela. Hondarribian, berriz, prozesio batekin hasi dute eguna Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegian.
2024/05/07 - 14:16
Elikadura katea ikuskatzeko, kontrolatzeko eta isunak ezartzeko mekanismoak arautu ditu Jaurlaritzak
Dekretu berriak Espainiako Elikagai Katearen Legea garatzeko zenbait neurri aurreikusten ditu, lehen sektoreko ekoizpenetatik hasi eta salmenta puntuetaraino. Halaber, Elikagai Katearen Behatokia eta Euskadiko Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Kodea sortuko ditu.
2024/05/05 - 21:56
Baso-suteen kontra, behiak
Hala egin dute Legardan, Nafarroan. 'Behi suhiltzaileak' jarri dituzte mendian, Eskoziako Galoway arrazakoak. Ahuntzek bezala, era guztietako adaxka, sasi, belar eta enbor azalak jaten dituzte; ez, ordea, ernatu berri diren arbolak. Hala, sasia garbitzeaz gain, basoa biziberritzea ahalbidetzen dute.
2024/04/26 - 22:20
Erika Letamendi: ''Familiak laguntza ematen zion ganaduzaleari, eta istripu bat egon da''
Donemiliagako Egilatz kontzejuan, 60 urteko emakume bat hil da behi batzuen kolpeen ondorioz. Erika Letamendi alkateak azaldu duenez, auzolanean ari zirela jazo da ezbeharra, eta azpimarratu du ez direla ohikoak horrelako gertaerak.
2024/04/26 - 18:10
Emakume bat hil da Egilatzen behi batzuen kolpeak jasota
Biktimaren semea ere larri zauritu dute, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman behar izan dute.
2024/04/23 - 23:35
Diputatuen Kongresuak otsoari babes berezia kentzeko atea zabaldu du
Voxek, Juntsek eta EAJk babestu dute PPren ekimena aintzat hartzea. Bestalde, EH Bildu abstenitu egin da.
2024/04/18 - 19:30
Traktoreak kalera itzuli dira Gasteizen, politikarien ''jarduerarik eza'' kritikatzeko
Arabako Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Batasunak (UAGA) berriz atera ditu traktoreak kalera Gasteizen, politikariei lehen sektoreak borrokan jarraitzen duela gogorarazteko eta haien aldarrikapenak entzun ditzaten.
2024/04/18 - 15:31
UAGAk berriro traktoreak kalera atera ditu Gasteizen, lehen sektorea agenda politikoan sar dadila eskatzeko
Edurne Basterra UAGAko presidenteak salatu du alderdi politikoek ez dituztela nekazarien eta abeltzainen aldarrikapenak kontuan hartu ere egin kanpainako euren diskurtsoetan.
2024/04/17 - 16:16
% 100 begetalak diren eta haragi izenarekin saltzen diren produktuen etiketatzea salatu du EHNEk
Sindikatuaren arabera, kontsumitzaileak informazioa "argia" eta "zehatza" izan behar du, zer jan nahi duen aukeratu dezan.
2024/04/15 - 14:57
UAGAk mobilizazioa antolatu du ostegunean Gasteizen lehen sektorea hauteskunde agendan sar dadila eskatzeko
Traktoreekin aterako dira kalera, eta horren aurretik, gaur alderdi politiko guztien egoitzetara joan dira aldarrikapenak helaraztera.