Abidadura Handiko Trena
2014/11/03 - 13:25
AHTrekin konpromisoa eskatu die Oregik Frantziari eta Espainiari
Ana Oregi sailburuak azpimarratu duenez, beharrezkoa da abiadura handiaren 'plangintza osoa' egitea, eta 'azpiegituraz hitz egitetik herritarrari emandako zerbitzuaz hitz egitera' pasatzea.
2014/11/03 - 13:00
AHTarekin konpromisoa hartzeko eskatu diete Frantziari eta Espainiari
Ana Oregi sailburuak azpimarratu duenez, beharrezkoa da abiadura handiko trenaren “plangintza osoa” egitea, eta “azpiegituraz hitz egitetik herritarrari emandako zerbitzuaz hitz egitera pasatzea”.
2014/08/14 - 15:13
EH Bildu: 'Ergelkeria politikoari eginiko monumentua da AHTa'
Abiadura Handiko Trena egiteko "milaka milioi euro xahutu izana" leporatu dio EH Bildu koalizioak Eusko Jaurlaritzari.
2014/07/25 - 15:54
Zazpi egunez Bizkaian pedalei eragiten, AHTren kontra
Mugituk antolatutako bizikleta martxa Durangotik abiatu da, eta datorren astean Bizkaiko zenbait herri zeharkatuko dituzte, aldarrikapen baketsuan.
2014/07/24 - 16:12
79 pertsona hil eta 140 zauritu ziren Santiagoko tren istripuan
Tren gidariak izan zuen errutik haratago, ardura politikoak ere badaudela diote biktimek. Istripua jazo eta berehala eskatu zuten gertatutakoa argitzeko ikerketa batzordea, baina ez dute lortu.
2014/07/03 - 19:05
AHTren lanetako zementu fabrika 'ilegalak' gelditzeko dio EH Bilduk
Ana Karrerek eta Dani Maeztuk salatu dute Eusko Jaurlaritza "Udalak oztopatzen, distraitzen eta haien gaineko presioa egiten" ari dela, "udalaren eskumenak" indarrez hartuz.
2014/06/24 - 18:54
EH Bilduk Adif salatu du Bizkaiko AHTren zubibide batengatik
Zaratamon zubibide bat eraikitzen jarraitu izana leporatu diete Adifi eta Sustapen Ministerioari, nahiz eta jakitun izan, ustez, ez zela funtzionamenduan jarriko. 11 milioi euroko kostua izan zuen.
2014/05/16 - 22:15
Fiskalak Adifeko 11 zuzendari ohiren inputazioak errekurritu ditu
Epailea oinarritu den ERTMSri buruzko perituen ondorioa ezbaian jarri du, "parekatu ezin delako zerbait eragitea ez ekiditearekin".
2014/05/16 - 14:10
AHTren lanen gainkostua ofizioz ikertzeko eskatu du EH Bilduk
Oskar Matutek salatu duenez, euskal 'Y'aren kostua "Euskadiren historian neurririk gabe gastatutako diru kopururik handiena izateko bidean da".
2014/05/12 - 14:43
Dirua bidegabe erabili da Tolosa-Hernialde tartean, EH Bilduren ustez
Koalizioak ziurtatu duenez, Corsan Corviam enpresari esleitutako tartean zazpi milioiko gainkostua izan dela pentsatzeko zantzuak daude.
2014/05/09 - 19:28
Adifeko 11 arduradun ohi inputatu dituzte Alviaren istripuagatik
Epailearen ustez, kontrol eta babes sistemetan izandako akatsek ekarri zuten ondorio tamalgarriak izan zituen tren istripua.
2014/05/06 - 12:32
Hamar lagun atxilotuta orotara Adifen sarearen aurkako operazioan
Atxilotua Saudi Arabiatik Bartzelonara heldu berria zen atzeman dutenean; La Sagrera AVEko tarteko lanen burua da, eta hori da, hain justu, susmopean dagoena.
2014/05/05 - 16:56
9 atxilotu ADIFen, ustezko ustelkeria kasuagatik
Abiadura handiko trenaren Kataluniako lanetan, 6 milioi euro desbideratu direlakoan polizi-operazioa abiatuta dago aldi berean Bartzelonan eta Madrilen. 9 daude atxilotuta.
2014/04/30 - 16:00
AHTa egiteko diru gehiago ez inbertitzeko eskatu du EH Bilduk
Oskar Matutek esan du Urkulluk "nahiago" duela "susperraldia" AHTren esku uztea, eta obra horri "Aurrekontu osoaren erdia" eskaintzea egotzi dio.
2014/02/14 - 19:30
Irabazi-asmoengatik biziak arriskuan jartzea egotzi dio epaileak Adifi
Abiadura kontroletan egindako aldaketen egokitasuna zalantzan jarri du instrukzio epaitegiak.
2013/11/07 - 19:37
Europaren 'moteltzeaz' ohartarazi du Pirinioetako Lan Elkarteak
Era berean, krisi ekonomikoak "atzeraldi nazionala" eragiteko arriskuaz ohartarazi du CTP mugaz haraindiko elkarteak.
2013/11/05 - 18:10
Inputazioa kendu diete Adifeko 22 arduradunei
A Coruñako Auzitegiaren ustez "goiz da oraindik" 22 arduradunak inputatzeko. Erabakia irmoa da eta beraz, ezingo dute helegiterik jarri.
2013/11/04 - 21:33
Adifeko eta Renfeko arduradunen inputazioak baliogabetu dituzte
Istripuaren tarteko segurtasunaren Adifeko bost arduradunek erantzukizunik ez dutela erabaki du Coruñako Lurralde-auzitegiak.
2013/10/23 - 23:03
AHT Hendaiara 2032an helduko dela adierazi du Frantziako Gobernuak
Frantziaren erabakiaren ostean, Mariano Rajoyren Gobernuak euskal Y-ren lanak atzeratzeko "aitzakiarik ez" duela esan du Eusko Jaurlaritzak.
2013/10/23 - 22:49
AHTko lotura 2032rako prest egon daiteke, Frantziako Gobernuaren arabera
Lehenengo bidea Bordele eta Tolosa artekoa izango da, eta aurrerago etorriko da Gipuzkoako lotura. Bestalde, Pedro Aspiazu jeltzaleak inbertsioa eskatu dio Montoro ministroari.